64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 165. eta 166. lurzatietan. Behin betiko onespena

Cortesko Udalak, 2024ko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen ENERGY LOOP SAk aurkeztutako xehetasun-azterketa, eraikitzeko lerrokadura berriak seinalatzekoa, zenbait eraikin ezartzea ahalbidetzearren La Cadena industrialdeko 10. poligonoko 165. eta 166. hiri-lurzatiak elkartzearen ondoriozko lurzatietan, sustatzailearen industria-jarduerarako.

Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Xehetasun-azterketaren dokumentazio guztia argitaraturik dago Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/716891d9-f21f-4b86-827b-b278c18183aa/

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauetako edozein aurkez daiteke haren aurka:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333.1.b) eta 337. artikuluen arabera.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Cortesen, 2024ko martxoaren 12an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2404521