64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

206E/2024 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita, aldekoa, Untzitibarko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, helburua duena paisaia babesteko eremuen mugaketa egitea. Aldaketaren sustatzailea Untzitiko Udala da.

Udal Planaren aldaketa hori hasiera batez onetsi zen Udalaren Osoko Bilkuraren 2023ko martxoaren 9ko Erabakiaren bidez, eta jendaurrean jarri zen iragarki bat argitaratuz 2023ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 30ekoan.

Proposamenak lurzoru urbanizaezinari baino ez dio eragiten, eta Untzitiko udalerrian paisaia kontserbatzea eta babestea du helburu. Aldaketak paisaia-balioa duten eremuen mugaketa egitea jasotzen du, paisaiaren hauskortasunaren irizpideetan oinarrituta, bai eta lurzoru urbanizaezinaren araudia eguneratzea ere, hura babesteko. Honako dokumentu hauek osatzen dute espedientea: memoria eta araudia, paisaiaren azterketa, ingurumen dokumentu estrategikoa eta parte-hartze plana.

Udal Planaren aldaketak hiru eremu berri sartzen ditu paisaia aldetik balioa duen lurzoruaren azpikategoriarekin, alegia, "Itzaga" paisaia berezia eta Untzitibarko paisaiak (1. eta 2. mailak), eta tokiko intereseko elementuak gehitzen ditu (bide tradizionalak, Petrus bidea eta puntu bereziak, hala nola iturriak, begiratokiak edo katalogatutako elementuak).

Proposatutako aldaketaren ondorioz, debekaturik egonen da jarduera jakin batzuk lurralde osoan instalatzea, hala nola parke eolikoak edo fotovoltaikoak. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren ustez, ez dirudi lurraldean ezarri nahi den debeku generiko hori –CO2 emisioak murrizten dituzten energia berriztagarriak ezartzeari eragiten diona– foru lurralde osora estrapolatu daitekeen konponbide bat denik, emisioak murrizteko helburuak betetzea eragotziko lukeelako.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du behar bezala gauzatu dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta proposatu du udal planaren aldaketaren aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematea, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematen da, aldekoa, Untzitibarko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, helburua duena paisaia babesteko eremuen mugaketa egitea. Aldaketaren sustatzailea Untzitiko Udala da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Untzitiko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 9an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2404210