64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

Egoitza elektronikoa aldatzea

Jaurrietako Udaleko alkateak, 2024ko martxoaren 8an, jarraian osorik ageri den ebazpena eman zuen:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

ERABAKI DA:

1.–Jaurrietako Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea, honako helbide elektroniko honetara: https://jaurrieta.tecsoluciones.es.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3.–Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta argitara ematea Jaurrietako Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

Jaurrietan, 2024ko martxoaren 8an.–Alkatea, José Manuel Narvaiz Ayarra.

Iragarkiaren kodea: L2404148