64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1101/2024 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 877/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen horrek onesten ditu museoetako goi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak; zerrendetako bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko da, eta bestea aldi baterako kontratazioetarako.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 877/2024 Ebazpenaren bidez, museoetako goi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiak onetsi ziren; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako.

Zenbait akats atzeman dira ebazpen horretan, eta bidezkoa da horiek zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz. Izan ere, artikulu horretan esaten denez, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio.

Adierazitakoarekin bat, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 877/2024 Ebazpenean antzemandako akatsak zuzentzea. Honela, bi deialdietarako arau komunen laugarren oinarrian,

Honako hau dioen tokian:

4.1. Hautapen prozesua proba baten bidez eginen da, baztergarriak diren bi ariketa hauekin:

A) Lehenbiziko ariketa: ariketa teorikoa izanen da; gehienez 50 galdera erantzun beharko dira, idatziz, gai-zerrendako edukiari buruz. Test moduko galderak izanen dira: galdera bakoitzari erantzuteko, lau aukera eskainiko dira, baina bat bakarra izanen da zuzena. Gehienez ordu bat emanen da ariketa hau egiteko. Erantzun oker bakoitzeko, erantzun zuzen baten balioaren erdia kenduko da. Ariketa honetan gehienez ere 50 puntu lortzen ahalko dira.

Bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia (25 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

B) Bigarren ariketa: praktikoa, gai-zerrendako edukiari buruzko kasu praktiko bat ebatzi beharko da.

Ariketak gehienez 90 minutu iraunen du.

Ariketa honek, gehienez ere, 50 puntuko kalifikazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia (25 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Honako hau behar du:

4.1. Hautapen prozesua proba baten bidez eginen da, bi ariketa hauekin:

Seigarren oinarrian,

Honako hau dioen tokian:

6.4. Deia jasotzen dutenek eskatutako baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte. Hala bada, museoetako goi mailako teknikariaren unibertsitate-tituluaren edo araututako lanbide horretan aritzeko gaitzen duen unibertsitate-graduaren eta -masterraren kopia aurkeztu beharko dituzte, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen titulua lortzeko moduan egon izanaren gaineko ziurtagiria.

Honako hau behar du:

6.4. Deia jasotzen dutenek eskatutako titulazio betebeharra betetzen dutela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte; horretarako, lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo gradudun tituluaren fotokopia aurkeztu beharko dute, edo horien baliokidetzat hartutako beste batena, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen titulua lortzeko moduan egon izanaren gaineko ziurtagiria.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Eskabideak aurkezteko epea hamar egunez luzatzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2404763