64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIBE

Egoitza elektronikoa aldatzea

Aribeko Udaleko alkateak, 2024ko martxoaren 11n, jarraian osorik ageri den ebazpena eman zuen:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, hobekuntza egin baita egoitza elektronikoa ostatatzeko domeinuaren segurtasunean, aurrerantzean ez da erabilgarri egonen aribe.clmtec.es helbidearen bidezko sarbidea, eta, aldiz, sarbidea erabilgarri egonen da aribe.tecsoluciones.es helbidean.

EBATZI DUT:

Lehena.–Aribeko Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea, honako helbide elektroniko honetara:

https://aribe.tecsoluciones.es.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta argitara ematea Aribeko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

Laugarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Ariben, 2024ko martxoaren 11n.–Alkatea, José Ignacio Ubau Balda.

Iragarkiaren kodea: L2404196