261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

74/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren. Eredu horiek erabili behar dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko.

75/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 25eko 81/2015 Foru Agindua. Haren bidez 184 eredua onetsi zen, "Errentak eratxikitzeko araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa" izenekoa.

76/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua, "Jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren aitorpen informatiboa" izeneko 182 eredu berria onetsi zuena.

77/2023 Foru Agindua, azaroaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez garapen-arauak onesten baitira bidalketa bermatuen mugimenduei dagokienez, 504, 505 eta 507 ereduak onesten baitira (504 "Baimen-eskabidea, fabrikazio-zerga berezien xede diren produktuak Europar Batasuneko gainerako herrialdeetara bidaltzeko edo haietatik jasotzeko", 505 "Baimena, fabrikazio-zerga berezien xede diren produktuak Europar Batasuneko gainerako herrialdeetara bidaltzeko edo haietatik jasotzeko" eta 507 "Itzultzeko eskabidea bidalketa bermatuen sisteman"), eta ohiko bidaltzaile eta hartzaile egiaztatuen lurralde-erregistroko izen-ematea arautzen baita.

78/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira 592 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa" izenekoa, eta A22 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Itzultzeko eskaera" izenekoa, eta arautzen baitira lurralde erregistroko inskripzioa, kontabilitate-lana eta izakinen erregistro liburuaren aurkezpena.

79/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioko 600 eta 605 ereduak onesten dituena, kostu bidezko ondare-eskualdaketen eta sozietate-eragiketen eta egintza juridiko dokumentatuen modalitateetakoak.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

316/2023 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenean atzemandako akatsak.

361/2023 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez destinoa esleitzen baitzaie, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, abenduaren 7ko JUS/1254/2022 Aginduaren bidez deitutako hautapen probak gainditu dituzten Justizia Administrazioko laguntza judizialeko kidegoko funtzionarioei (txanda irekia).

4064/2023 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 23ko 281/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 12ko 245/2023 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko zuzendariaren irailaren 19ko 253/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa duten pertsonei. Ebazpen horren bidez, irakasleen kidegoetako lanpostuetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendetatik, zehazki, 2023-2024 ikasturterako indarrean daudenetatik, behin betiko baztertu ziren "prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren" baldintza betetzen ez duten pertsonak, bai eta, orobat, zerrenda horietan sartu zirenak Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 16ko 46/2020 Foru Agindua aplikatuz.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, honako ebazpen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa dutenei: 272/2023 Ebazpena, urriaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita izangaien bi zerrenda egiteko, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, ikuskatzaile lanpostuak betetzeko, zerbitzu eginkizunetan eta aldi baterako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Ikuskatzailetza Zerbitzuan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 14an emandako 3037/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, suhiltzaile-kabo izateko hogeita hamabi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA deialdi honen barruko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen 6 lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA suhiltzaileen oposizioaren bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK deialdi honen barruko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laborategiko laguntzaile teknikoen 4 lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA deialdi honen barruko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizialen 9 lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA deialdi honen barruko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko farmazialarien 2 lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA deialdi honen barruko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laneko medikuntzako mediku espezialisten 3 lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, honako deialdi honetan bete beharreko lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egiten duen eta betebeharrak frogatzeko epea zehazten duen ebazpenaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laneko medikuntzako mediku espezialisten hiru lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK deialdi honen barruko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) 6 lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA deialdi honen barruko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko pianista laguntzaileen (dantza) lanpostu bat gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK deialdi honen barruko merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langileen 20 lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

715E/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Nazioartekotzeko bultzada bonuak" dirulaguntzaren 2024ko deialdia. DDBN identifikazioa: 724366.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

33C/2023 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana; honen bidez erabaki da Mitsubishi Logisnext Europe SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

36C/2023 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Uharteko Vicarli Handling SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

37C/2023 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana; honen bidez erabaki da Milagroko Ensaladas de Navarra SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

344/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, 2023ko azaroaren 30erako iragarritako greba orokorraren deialdia dela-eta, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen arloan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena.

30/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2024ko lan egutegia onesten duena.

58/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2023ko azaroaren 30erako deitutako greba orokorra dela eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena.

426E/2023 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen baita haize-sorgailuen palak birziklatzeko instalazio baterako. Instalazioa Cortesko udal mugartean dago eta titularra Energyloop SA da.

428E/2023 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita automobilen ordezko piezak birfabrikatu eta konpontzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Instalazioa Iruñeko udal mugartean dago eta titularra Lizarte SA da.

ATZERA EGITEAREN DEKLARAZIOA, Los Arcosko Udalak atzera egin baitu Los Arcosko 11. poligonoko 174. lurzatian legarren aprobetxamendua egiteko baimen eskaeran.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Urteko baimen bateratua, 2024. urtean Nafarroako Foru Komunitateko udalerri batzuetan petrolio-gas likidotua hodi bidez banatzen duten instalazioentzat.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Urteko baimen bateratua, 2024. urtean behean adierazten diren Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietan eta herriguneetan gas naturala hodi bidez banatzen duten instalazioentzat.

JENDAURREKO INFORMAZIOA: "La Nava" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio-azpiegituren proiektua, Tuterako eta Castejongo udal-mugarteetan. Onura publikoa zehazki deklaratzea (2. fasea) (5012-CE).

JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Ebro I" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio-azpiegituren proiektua, Tuterako udal-mugartean. Onura publikoa zehazki deklaratzea (2. fasea) (5024-CE).

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, administrari-ofiziala izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2023rako lan publikoaren eskaintzan

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2024. urteko karga-tasak

2024ko udal tasak eta prezio publikoak

BARAÑAIN

Aldaketa, 2023ra luzatutako aurrekontua betearazteko 30. oinarrian. Behin betiko onespena

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

BERRIOBEITI

Honako hau indargabetzea: ordenantza, arautzen dituena Berriogoitiko eta Artikako 0-3 urtekoentzako haur eskolak. Hasierako onespena

BURLATA

23-01367 gora jotzeko errekurtsoa, udaleko langileen aldi baterako ezintasunagatiko prozesuen kudeaketari eta kontrolari buruzko alkatetzaren jarraibidearen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoaren isilbidezko ezespenaren aurka jarria

Hirugarren aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

OLTZA ZENDEA

2023ko plantilla organikoa aldatzea. Hasierako onespena

UHARTE

Xehetasun-azterketa, aldatu dadin Areta Hegoaldeko Plan Partziala, 31., 39. eta 46. artikuluetan. Behin betiko onespena

LEKUNBERRI

2/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

2024ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

LODOSA

Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Hasierako onespena

MILAGRO

Aldaketa 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

OLAZTI

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

ALESBES

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1494., 1495., 1499., 1500. eta 1501. lurzatietan (Solana kalea). Behin betiko onespena