2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
2/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2/2023 aurrekontu-aldaketa.
Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin) eta 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Lekunberrin, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2317124