261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2023rako lan publikoaren eskaintzan

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Mankomunitateko buruaren azaroaren 29ko 14/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zela:

Lehenbizikoa.–Onestea Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2023rako lan publikoaren eskaintza, barnean dituela honako lanpostu hauek: Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: berdintasuneko teknikaria, plantilla organikoko 4. zenbakia. Maila: B. Lanaldi osoa. Euskaraz jakin beharra: C1 maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian, denek jakin dezaten, eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten aldi baterako langileei, Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatekoei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko azaroaren 29an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L2317027