261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko urriaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023ko plantilla organikoan.

Hasierako onespena jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2023ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6an.

Jendaurreko aldia iragan da inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hala bada, bat etorriz aplikatzekoa den araudian xedatutakoarekin, argitara ematen da Barañaingo Udalaren 2023ko plantilla organikoaren aldaketa.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen, behin betiko onetsitako plantillaren aurka, honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2023ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

Plaza berriak sortzea

ZK.

LANPOSTUA

IZENA

LANALDIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HARREMAN
JURIDIKOA

MAILA-

KATEG.

SARBIDEA

EGOERA

EUSKARA

A

B

C

D

E

F

G

H

4.39

Udaltzain-agentea

F

Funtzionarioa

C

Oposizioa

Hutsik

20,51

6

45

4.40

Udaltzain-agentea

F

Funtzionarioa

C

Oposizioa

Hutsik

20,51

6

45

4.41

Udaltzain-agentea

F

Funtzionarioa

C

Oposizioa

Hutsik

20,51

6

45

ERABILITAKO SINBOLOAK:

Funtzionarioa = F.

OSAGARRIAK:

Esklusibitatekoa = A.

Lanpostukoa = B.

Mailakoa: C.

Lanaldiaren luzapenekoa = D.

Bateraezintasunekoa = E.

Arriskukoa = F.

Txandakako lanekoa = G.

Berariazkoa = H.

Iragarkiaren kodea: L2317043