261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

361/2023 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez destinoa esleitzen baitzaie, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, abenduaren 7ko JUS/1254/2022 Aginduaren bidez deitutako hautapen probak gainditu dituzten Justizia Administrazioko laguntza judizialeko kidegoko funtzionarioei (txanda irekia).

Bat etorriz Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarrerari, haien Lanpostuak Betetzeko Moduari eta haien Lanbide Igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin, Justizia Zuzendaritza Nagusiak ebatzi du 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez laguntza judizialeko kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren laguntza judizialeko kidegoko langileei (txanda irekikoak) destinoak esleitzea I. eranskinean ageri diren organo judizial eta fiskaletan, honakoa kontuan harturik:

Lehendabizikoa.–Destinoa eskuratzen duten laguntza judizialeko kidegoko funtzionarioek karguaren jabetza hartu beharko dute Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusian, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean, aipatu errege dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa jasotzen duten funtzionarioek, jadanik kudeaketa prozesal eta administratiboko kidegokoak edo izapidetze prozesal eta administratiboko kidegokoak badira eta kidego horietako batean jardunean jarraitzea erabakitzen badute, ez dute nahitaezkoa izanen Justizia Zuzendaritza Nagusira joatea lanpostuaren jabetza hartzera, aski izanen baita Justizia Zuzendaritza Nagusiari hautu horren berri ematea Negociado.Personal.DGJusticia@cfnavarra.es helbide elektronikoaren bidez, lehenengo atalean jabetza hartzeko aipatu den epearen barnean, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506.d) artikuluan aurreikusitako borondatezko eszedentziaren deklarazioaren ondorioetarako. Borondatezko eszedentziaren deklarazioa biltzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioko Langileen Sarrera eta Igoerarako Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera igorriko da.

Hirugarrena.–Funtzionarioek laguntza judizialeko kidegoan sartzea hautatzen badute eta Justizia Administrazioan egindako zerbitzuen jarraitutasunean hutsunerik ez izatea nahi badute, jabetza hartzeko denbora tarte bat behar dutenez nahitaez, zilegi izanen dute baimen ordaindua eskatzea kudeaketa prozesal eta Administratiboko kidegoko edo izapidetze prozesal eta administratiboko kidegoko funtzionario gisa duten destinoari dagokion autonomia erkidegoko organo eskudunari edo lurralde kudeatzailetzari. Baimen ordaindu hori egun batekoa izanen da herriz aldatu beharrik ez badago, edo bi egunekoa herriz aldatu beharra badago, salbu eta Kanarietatik, Balear Uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik bidaiatu behar badute, kasu horietan hiru egun artekoa izan baitaiteke kargu berriaz jabetzeko baimena. Egun horiek balioduntzat hartzen dira eta destino berriaren jabetza hartzea aipatutako baimen egun horietan eginen da. Edozein kasutan, jabetza hartzeko epearen barrenean hartu behar da baimena.

Funtzionarioa beste lurralde kudeatzailetza baten edo langileen eskualdaketa jaso duten beste autonomia erkidego batzuen eskumen esparrukoa baldin bada, dokumentazioa organo horietara igorri beharko da, kudeaketa prozesal eta administratiboko kidegoan edo izapidetze prozesal eta administratiboko kidegoan borondatezko eszedentzia ofizioz eman diezaioten eta lanpostua uztea besterik gabe egin dadin laguntza judizialeko kidegoko lanpostuaren jabetza hartu baino egun bat lehenago, dagozkion ordainsariak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.

Laugarrena.–Nolanahi ere, jabetza hartzearen eginbidea egin ondoren, Justizia Zuzendaritza Nagusiak F1R dokumentuaren ale bat igorriko du Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, nominan beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan; beste ale bat Justizia Administrazioko Langileen Sarrera eta Igoerarako Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera igorriko da, beste bat interesdunari, eta beste bat destinoko organo judizialera, jasota geldi dadin.

Bosgarrena.–Probak gainditu dituzten izangaiei esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartzen duen egunean bertan utziko dute lanpostua.

Seigarrena.–Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileei aplikatzekoa zaien Administrazio Publikoaren zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko legeria betez (abenduaren 26ko 53/1984 Legea), abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatu zuen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikuluaz baliatuz, lehendik karrerako funtzionarioak ziren izangaiek beren aukeraren berri eman beharko dute karguaren jabetza hartzeko aktan.

Zazpigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa eskuratzen duten laguntza judizialeko kidegoko funtzionarioek, beren lehentasunekin bat etorriz kalifikazio hurrenkeraren arabera nahitaezko destinoa esleitu bazaie ere, ezin izanen dute lekualdatze lehiaketetan parte hartu harik eta bi urte iragan arte, ebazpen honen datatik hasita. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.

Zortzigarrena.–Irailaren 20ko 280/2023 Ebazpenaren bidez (urriaren 16ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) izangaiei eskaini zitzaizkien lanpostuetatik ebazpen honen bidez esleitzen ez direnak lanpostu betegabeak izanen dira, orain bezala.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2023ko azaroaren 21ean.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

I. ERANSKINA.–LAGUNTZA JUDIZIALEKO KIDEGOA

Txanda irekia

ORDENA ZK.

IFZ

DEITURAK ETA IZENA

UNITATEAREN DESKRIBAPENA

LANPOSTUAREN
DESKRIBAPENA

HERRIA

AUTONOMIA ERKIDEGOA

1

***2426**

GARCIA PERCAZ, AMAIA

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 3. ATALA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

2

***9524**

MORENO FONCUBERTA, LAURA

ZIGOR ARLOKO 4. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

3

***3975**

EQUISOAIN AZCONA, IRANTZU

ZIGOR ARLOKO 4. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

4

***9501**

MARTINEZ SANCHEZ, ALMUDENA

DEIERRIKO BAKE EPAITEGIEN IDAZKARITZEN ELKARTZEA

LAGUNTZA JUDIZIALA

ARITZALA

NAFARROA

5

***9528**

GONZALEZ GUTIERREZ, IVAN

IRUÑEKO ESPETXE-ZAINTZAKO EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

6

***1281**

FERNANDEZ VILLAGRASA, MARCOS

LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

7

***2614**

CAPUZ CAMPO, CRISTINA LAURA

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

LIZARRA

NAFARROA

8

***1186**

TORRES RUIZ, IRIS BARBARA

LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

9

***2413**

AZCARATE LOPEZ, MARIA

LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

10

***3687**

VIEDMA GARCIA, DAVID

INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

11

***4879**

LOPEZ BARQUIN, RICARDO DAVID

CORELLAKO BAKE EPAITEGIEN IDAZKARITZEN ELKARTZEA

LAGUNTZA JUDIZIALA

CORELLA

NAFARROA

12

***7925**

FERNANDEZ SASTRE, MARIA

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 1. ATALA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

13

***2017**

JIMENEZ GALVEZ, MARIA JOSE

KOMUNIKAZIO ETA BETEARAZPEN EGINTZEN ZERBITZU ERKIDEA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

14

***2546**

VALDECANTOS ESPINOSA, MARIA

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

LIZARRA

NAFARROA

15

***4216**

PEREZ GOÑI, NIEVES

LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

16

***4425**

PEREZ JIMENEZ, ALICIA

INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

17

***9589**

SUESCUN VELEZ, EDURNE

JUS. AUZ. NAG.-LAGUNTZA ZERBITZUA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

18

***1905**

JUANA MALAINA, CARMEN DE

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

LIZARRA

NAFARROA

19

***6254**

GOMEZ GARATE, PATRICIA

ZIGOR ARLOKO 1. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

20

***5929**

ALVAREZ RODRIGUEZ, AMILCAR

ZIGOR ARLOKO 1. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

21

***8287**

LOPEZ LOPEZ, RODRIGO

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

TUTERA

NAFARROA

22

***9140**

ZAPATA FERNANDEZ, ANTONIO JESUS

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

23

***1561**

CIERVIDE TAPIZ, MAITE

NOAINGO BAKE EPAITEGIEN IDAZKARITZEN ELKARTZEA (ELORTZIBAR)

LAGUNTZA JUDIZIALA

NOAIN

NAFARROA

24

***5988**

HERRERA TORRES, PAOLA PATRICIA

JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA-LAGUNTZA ZERBITZUA (aldi baterako atxikipena lan arloko epaitegietan)

LAGUNTZA JUDIZIALA

IRUÑA

NAFARROA

25

***1448**

ALBISU DEL POZO, RUBEN

AZKOIENGO BAKE EPAITEGIEN IDAZKARITZEN ELKARTZEA

LAGUNTZA JUDIZIALA

AZKOIEN

NAFARROA

Iragarkiaren kodea: F2316883