261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

316/2023 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenean atzemandako akatsak.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak urriaren 27an emandako 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Ebazpen horretan eta haren eranskinetan behin baino gehiagotan aipatzen da azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretua. Horren bidez, behar diren baldintzak eta prozedura ezarri ziren atzerriko goi mailako ikasketak baliozkotzeko eta titulazioa eta unibertsitateko maila akademiko ofiziala homologatu eta baliokidetzat jotzeko, eta, halaber, behar den prozedura ezarri zen goi mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruko mailetara baliokidetzeko arkitekto, ingeniari, lizentziadun, arkitekto tekniko eta diplomadunen Europako titulu ofizialak. Aipatutako 967/2014 Errege Dekretua indarrik gabe gelditu zen urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretua onetsi ondoren. 889/2022 Errege Dekretu horrek atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen ditu eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetza-maila ezartzeko prozedura arautzen. Azaldutakoa oinarri hartuta, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuari egiten zaizkion erreferentziak ordeztu behar dira, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuaren erreferentziekin ordeztu ere.

Era berean, ebazpen horren V. eranskineko 3. puntuan idazketa akats bat atzeman da, eta horrek nahasmena eragiten ahal die izangaiei Haur Hezkuntzako bigarren zikloko arlo edo eremuen erreferentzia hartzeko orduan. Hortaz, idazketa zuzendu behar da, Lehen Hezkuntzako etaparako eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloko etaparako programazioa egitean dauden desberdintasunak argitzeko.

Xedatutakoaren arabera, bidezkoa da urriaren 27ko 286/2023 Ebazpena zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera: "Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea, beherago adierazten den moduan, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak urriaren 27an emandako 286/2023 Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

A) Azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuari egiten zaizkion erreferentzia guztiak, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuak ordeztu behar ditu. 967/2014 Errege Dekretu horren bidez, behar diren baldintzak eta prozedura ezarri ziren atzerriko goi mailako ikasketak baliozkotzeko eta titulazioa eta unibertsitateko maila akademiko ofiziala homologatu eta baliokidetzat jotzeko, eta, halaber, behar den prozedura ezarri zen goi mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruko mailetara baliokidetzeko arkitekto, ingeniari, lizentziadun, arkitekto tekniko eta diplomadunen Europako titulu ofizialak. 889/2022 Errege Dekretuak, berriz, atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen ditu eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetza-maila ezartzeko prozedura arautzen.

B) V. eranskinean, 3. puntuan, honela dioen tokian:

"3. Programazio didaktikoa:

Programazio didaktikoak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko bat hartu beharko du testuinguru gisa, 2023-24 ikasturtean, eta parte hartzen den espezialitaterekin lotutako arlo edo eremu (Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren kasuan) baten curriculumari buruzkoa izanen da. Honako elementu hauek zehaztu beharko dira: funtsezko konpetentziak, konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak, oinarrizko jakintzen sekuentzia, ikaskuntza egoerak, ebaluazio prozedurak eta tresnak, kalifikazio irizpideak, errekuperaziorako sistema (Lehen Hezkuntzarako soilik), metodologia, materialak eta baliabide didaktikoak, aniztasunari erantzutea, jarduera osagarriak, zeharkako elementuak eta programazioaren jarraipena eta ebaluazioa. Elementu horiek guztiek ebazpen honen IV. eranskinean jasotako balorazio irizpideei erantzunen diete."

Honako hau behar du:

"3. Programazio didaktikoa:

Programazio didaktikoak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko bat hartu beharko du testuinguru gisa, 2023-24 ikasturtean, eta parte hartzen den espezialitaterekin lotutako arlo edo eremu (arlo edo eremuak, Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren kasuan) baten curriculumari buruzkoa izanen da. Honako elementu hauek zehaztu beharko dira: funtsezko konpetentziak, konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak, oinarrizko jakintzen sekuentzia, ikaskuntza egoerak, ebaluazio prozedurak eta tresnak, kalifikazio irizpideak, errekuperaziorako sistema (Lehen Hezkuntzarako soilik), metodologia, materialak eta baliabide didaktikoak, aniztasunari erantzutea, jarduera osagarriak, zeharkako elementuak eta programazioaren jarraipena eta ebaluazioa. Elementu horiek guztiek ebazpen honen IV. eranskinean jasotako balorazio irizpideei erantzunen diete."

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dutela ebazpen honen aurka, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Iruñean, 2023ko abenduaren 5ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2317186