2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
2023ko plantilla organikoa aldatzea. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2023ko urriaren 30ean egin den osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa aldatzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik edo alegaziorik egiten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea amaitutakoan.
Oltza zendean. 2023ko azaroaren 1ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2317130