261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

76/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua, "Jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren aitorpen informatiboa" izeneko 182 eredu berria onetsi zuena.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduko 62.2 artikuluaren arabera, zergari buruzko foru legearen 62.4 artikuluan araututako kenkarirako eskubidea ematen duten dohaintzak jasotzen dituzten entitateek dohaintzei buruzko aitorpen informatiboa aurkeztu beharra dute.

Zergari buruzko Erregelamenduko 62.23 artikuluak zerga arloko eskumena duen departamentuko titularra gaitzen du aitorpen informatibo hori egiteko epeak, ereduak eta modua zein diren zehazteko.

Gaikuntza hori erabiliz, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak "Jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio aitorpena" izeneko 182 eredua onetsi zuen, urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduaren bidez.

Geroago, kirol mezenasgorako pizgarri fiskalen araubidea gehitu zen zerga arloko araudian. Araubide hori jasotzen da maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onartutako fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluan.

Arau horretan ezarritako zerga-pizgarrien artean jasotzen denez, gizarte interesekotzat deklaratutako kirol jardueren finantzaketan parte hartzen duten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek eskubidea izanen dute kenkari bat aplikatzeko.

Halaber, sozietateen gaineko zergaren zergadunek, horrelako mezenasgoa egiten badute, eskubidea izanen dute dohaintzan emandako zenbatekoa zerga-oinarrian partida kengarritzat jotzeko, eta zergaren kuota likidoan kenkari bat aplikatzeko.

Onura fiskalak aplikatzeko, pertsona eta erakunde onuradunek ziurtagiriak egin beharko dituzte, dohaintza, erabilera-mailegu edo komodatu gisa edo lankidetza-hitzarmen baten esparruan jasotako zenbatekoak egiazkoak direla egiaztatzeko. Halaber, pertsona eta entitate onuradunek ziurtagiri horien edukiaren berri eman beharko diote zerga administrazioari, zerga araudian ezarritako ereduetan.

Horiek horrela, foru agindu honen xedea da 8/2013 Foru Agindua aldatzea, zerga administrazioak, 182 ereduaren bidez, behar bezala jaso dezan kirol mezenasgorako pizgarri fiskalen araubidearen onuradun diren pertsona eta entitateei emandako diru kopuruei buruzko informazioa.

Horrez gain, gizarte, ingurumen eta kirol mezenasgoko lehentasunezko jarduerei egindako dohaintzak edo ekarpenak identifikatzeko gako espezifikoak gehitzen dira. Dohaintza edo ekarpen horiek eskubidea eman dezakete kuotako kenkarien ehunekoak eta mugak handitzeko, halaxe ezartzen baitu fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren bosgarren xedapen gehigarriak.

Azkenik, aldatu egiten dira Fundazioen eta Babes-jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legeaz eta Nafarroako Foru Komunitatean kultur-mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legeaz egiten diren aipamenak, bi arau horiek 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez indargabetu baitziren.

Horrenbestez, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62.2. artikuluan emandako gaikuntzaz baliatuz.

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua, 182 eredu berria onetsi zuena, "Jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren aitorpen informatiboa" izenekoa.

Urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduaren manu hauek honela idatzita geldituko dira:

Bat–2. artikulua.

"2. artikulua. 182 eredua aurkeztu behar duten zergapekoak.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluan ezarritako eskumen irizpideekin bat, aitorpen informatibo hau aurkeztu behar dute honako hauek:

a) Dohaintzak jaso dituzten entitateak, dohaintza horiek eskubidea ematen badute kenkaria egiteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan edo sozietateen gaineko zergan, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko I. kapituluan ezarritakoaren arabera.

b) Dohaintzak jasotzen dituzten alderdi politikoak, dohaintza horiei aplikatzen bazaizkie fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako kenkariak, bai eta afiliazio eta ekarpenak jasotzen dituztenak ere, horiek kuotan kengarriak badira Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 62.8 artikuluan ezarritakoaren arabera. Baldintza izanen da dohaintza-emaileak, afiliatuak edo ekarpen-egileak onartzea aitorpen informatiboetan agertzea.

c) Ondare babestuen titularrak, desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta helburu hori duen zerga araudia aldatzeari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legeak araututako ondareak badira. Titular horiek ezgaituta baldin badaude, ondare horien administratzaileak.

d) Afiliatuen kuotak jasotzen dituzten langileen sindikatuak, kuota horiek eskubidea ematen badute Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 62.6 artikuluan ezarritako kenkaria egiteko, aitorpen informatiboetan agertzea onartu duten afiliatuei dagozkienez betiere.

e) Elkargoko kideen kuotak jasotzen dituzten lanbide-elkargoak, kuota horiek kengarriak badira Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

f) Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren I. tituluan aipatzen diren entitateak, interes orokorreko jardueretarako lankidetza-hitzarmenak sinatzen dituztenak, eta enpresa-lankidetzako beste modu batzuen onuradun diren entitateak, testu bategin horren II. tituluko I. kapituluaren 3. atalean eta II. tituluko III. kapituluan araututa daudenak.

g) Kirolaren, kulturaren eta gizarte laguntzaren arloko jarduerak babesteko kontratuen ondoriozko publizitate gastuetarako diru kopuruak jasotzen dituzten entitateak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu eskudunek jarduera horiek gizarte interesekoak direla deklaratzen badute eta kopuru horiek ekarpen-egilearen kuota likidoan kengarriak badira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 63. artikuluaren arabera.

h) Kultur mezenasgoaren onuradun diren pertsona eta entitateak, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 1. atalean ezarritakoaren arabera.

i) Gizarte mezenasgoaren onuradun diren entitateak, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 2. atalean ezarritakoaren arabera.

j) Ingurumen mezenasgoaren onuradun diren entitateak, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 3. atalean ezarritakoaren arabera.

k) Kirol mezenasgoaren onuradun diren pertsona eta entitateak, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 4. atalean ezarritakoaren arabera."

Bi–3. artikulua, 1. atala eta 7.etik 13. atalera bitartekoak aldatzea, eta 14. atala gehitzea.

"1. Dohaintzak jasotzen dituzten entitateek, ereduan dauden zehaztapenei jarraikiz, beren identifikazio datuak emateaz gain, adieraziko dute sartuta dauden ala ez fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko I. kapituluan kenkarietarako ezarritako araubidean, eta dohaintza-emaileei buruzko honako datu hauek ere emanen dituzte:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Dohaintzaren zenbatekoa edo balorazioa.

d) Urte naturalean ezeztatutako dohaintzen gaineko informazioa, horrelakorik bada."

"7. Interes orokorreko jardueretarako lankidetza-hitzarmenak sinatzen dituzten entitateek eta enpresen bestelako lankidetzaren onuradun diren entitateek, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko I. kapituluaren 3. atalean eta II. tituluko III. kapituluan araututakoek, beren identifikazio datuez gain, laguntzaile, dohaintza-emaile edo ekarpen-egileen honako datu hauek ere eman beharko dituzte:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Dohaintza edo ekarpen bidezko kopuruen zenbatekoa.

8. Babes-kontratuen ondoriozko diru kopuruak jasotzen dituzten entitateek, beren identifikazio datuez gain, babeslearen honako informazio hau ere eman beharko dute:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Babes-kontratuen ondoriozko publizitate-gastuen kopuruak, kengarriak direnak Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 63. artikuluaren arabera.

9. Kultur mezenasgoaren onuradun diren pertsona eta entitateek, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 1. atalean ezarritakoaren arabera, beren identifikazio datuez gain, honako informazio hau ere eman beharko dute:

a) Mezenasaren izen-deiturak, edo, hala behar bada, haren sozietate-izena, baita haren Identifikazio fiskaleko zenbakia ere.

b) Kenkarien eta murriztapenen oinarria, aipatutako testu bateginaren 30. eta 31. artikuluen arabera kalkulatua.

c) Urte naturalean ezeztatutako dohaintzei buruzko informazioa, horrelakorik baldin badago.

10. Gizarte mezenasgoaren onuradun diren entitateek, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 2. atalean ezarritakoaren arabera, beren identifikazio datuez gain, mezenasari buruzko honako informazio hau ere eman beharko dute:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Kenkarien eta murriztapenen oinarria, aipatutako testu bateginaren 43. eta 44. artikuluen arabera kalkulatua.

d) Urte naturalean ezeztatutako dohaintzei buruzko informazioa, horrelakorik baldin badago.

11. Ingurumen mezenasgoaren onuradun diren entitateek, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 3. atalean ezarritakoaren arabera, beren identifikazio datuez gain, mezenasari buruzko honako informazio hau ere eman beharko dute:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Kenkarien eta murriztapenen oinarria, aipatutako testu bateginaren 43. eta 44. artikuluen arabera kalkulatua.

d) Urte naturalean ezeztatutako dohaintzei buruzko informazioa, horrelakorik baldin badago.

12. Kirol mezenasgoaren onuradun diren pertsonek eta entitateek, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapituluaren 4. atalean ezarritakoaren arabera, beren identifikazio datuez gain, mezenasari buruzko informazio hau ere eman beharko dute:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Kenkarien eta murriztapenen oinarria, aipatutako testu bateginaren 43. eta 44. artikuluen arabera kalkulatua.

d) Urte naturalean ezeztatutako dohaintzen gaineko informazioa, horrelakorik bada."

Hiru.–I. eranskina.

I. eranskina foru agindu honen eranskinak ordeztuko du.

Lau.–II. eranskina.

Honela aldatzen da:

a) 1. erregistro-mota "Aitortzailearen erregistroa", 160. idazgunea "Aitortzailearen izaera", 1. eta 9. zenbakiak aldatzea:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

160

Zenbakizkoa

1

Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko I. kapituluan ezarritako kenkarien araubidean sartutako entitatea.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

160

Zenbakizkoa

9

Kultura, gizarte, ingurumen edo kirol mezenasgoaren onuradun den pertsona edo entitatea (fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko II. kapitulua).

b) 2. erregistro-mota "Aitortuaren erregistroa", 78. idazgunea "Gakoa", A, B, H, J, K, M, N eta P gakoak aldatzea eta Q gakoa gehitzea:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

78

Alfabetikoa

A

Dohaintzak, salbu eta B, H, K, M, N, P edo Q gakoetan aitortu beharrekoak.

B

Gizarte, ingurumen eta kirol mezenasgoko lehentasunezko jardueretan sartutako dohaintzak (fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren 5. xedapen gehigarria).

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

78

Alfabetikoa

H

Alderdi politikoentzako dohaintzak, kuotan kengarriak direnak, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren 3. xedapen gehigarriaren arabera.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

78

Alfabetikoa

J

Lankidetza-hitzarmenen eta beste jarduketa batzuen bidezko ekarpenak (fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren II. tituluko I. kapituluko 3. atalaren eta II. tituluko III. kapituluaren arabera).

78

Alfabetikoa

K

Ingurumen mezenasgoaren onuradun diren entitateentzako dohaintzak, B gakoan sartutakoak salbu.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

78

Alfabetikoa

M

Kultur mezenasgoaren onuradun diren proiektuetarako dohaintzak edo ekarpenak, N gakoan sartutakoak salbu.

N

Kultur mezenasgoaren onuradun diren lehentasunezko proiektuetarako dohaintzak edo ekarpenak.

P

Gizarte mezenasgoaren onuradun diren entitateentzako dohaintzak, B gakoan sartutakoak salbu.

Q

Kirol mezenasgoaren onuradun diren entitateentzako dohaintzak, B gakoan sartutakoak salbu.

c) 2 erregistro-mota, 84-96 idazguneak "Dohaintza, ekarpen edo erabileraren zenbatekoa edo balorazioa".

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

84-96

Zenbakizkoa

DOHAINTZAREN, EKARPENAREN EDO ERABILERAREN ZENBATEKOA EDO BALORAZIOA. Kenkari-ehuneko berari dagokion dohaintzaren, ekarpenaren edo erabileraren urteko zenbatekoa idatziko da, ikurrik eta koma dezimalik gabe. Gauzazko dohaintza, ekarpen edo erabileretan, dohaintzan emandakoaren edo ekarpenaren balorazioa jasoko da, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginean ezarritako arauen arabera zehaztuta. Emaile baten dohaintzei kenkari-ehuneko desberdinak aplikatzen baldin bazaizkie, aitortuen erregistro independenteak beteko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

d) 2 erregistro mota, 106. idazgunea, "Ezeztatzea":

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

106

Alfabetikoa

EZEZTATZEA. A, B, H, K, M, N, P eta Q gakoen kasuan, aurreko ekitaldietan jasotako dohaintza bat, kenkarirako eskubidea duena, ezeztatu bada ekitaldian zehar, eremu hori "X" batez bete beharko da, ezeztatutako dohaintzaren gainerako datuak emateaz gain. Gainerako gakoak zuriunez beteko dira.

e) 2 mota, 107-110 idazgunea, "Ezeztatutako dohaintza egin zen ekitaldia":

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

107-110

Zenbakizkoa

EZEZTATUTAKO DOHAINTZA EGIN ZEN EKITALDIA. A, B, H, K, M, N, P eta Q gakoetarako, "EZEZTATZEA" izeneko eremuan "X" jarri bada, ezeztatutako dohaintza egin zen ekitaldia adieraziko da. Bestela, eremu hau zeroz beteko da.

Azken xedapenetako lehena.–Aldatzea Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 13ko 150/2016 Foru Agindua, onesten duena 181 eredua, "Maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen aitorpen informatiboa" izenekoa.

Aldatzen da 150/2016 Foru Aginduaren II. eranskina, 2 erregistro-mota, "Aitortuaren erregistroa" eta honela geratzen da idatzita:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

172

Alfabetikoa

ERAGIKETAREN JATORRIA. Eragiketaren jatorria hurrengo gako alfabetikoen arabera adieraziko da:

A

Eraketa.

M

Aldaketa.

C

Ezereztea.

172

Alfabetikoa

J

Aitorpenaren xede den ekitaldiko aldaketa eta kitapena.

F

Jatorria aurreko ekitaldietan duten eragiketak.

K

Sozietateen bat-egiteak eta berregituratzeak (jatorrizko entitatea).

L

Sozietateen bat-egiteak eta berregituratzeak (entitate hartzailea).

T

Eskualdatzeak, subrogazioak, entitate aldaketak (jatorrizko entitatea).

V

Eskualdatzeak, subrogazioak, entitate aldaketak (entitate hartzailea).

A gakoa jarriko da baldin aitorpenaren xede den ekitaldian formalizatzen bada finantza-eragiketa. Gainerako aldietan F gakoa jarriko da, kasu hauetan izan ezik: eragiketa aldatu eta/edo kitatu denean eta sozietateen bat-egiteak edo berregituratzeak, eskualdatzeak, subrogazioak eta entitate aldaketak egin direnean ekitaldian.

M gakoa jarriko da ekitaldi batean aitorpenaren xede den finantzaketa-eragiketaren daturen bat aldatzen denean, baita aitorpenaren xede den ondasun higiezinaren destino-aldaketa dagoenean ere, eta beste gako espezifiko bat bete behar ez denean. Halakoetan, erregistro bat eginen da eragiketaren jatorri bakoitzeko, eta, entitate aitortzaileak eragiketa nola gauzatu duen kontuan hartuta, honako hauek jasoko dira:

–A edo F gakoa:

erregistroa(k) beteko d(ir)a eragiketaren jatorrizko baldintzen arabera eta urtarrilaren 1etik eragiketa aldatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez dago zertan "Abenduaren 31n ordaintzeko dagoen saldoa" eremua bete.

–M gakoa:

erregistroa(k) beteko d(ir)a eragiketaren baldintza berrien arabera eta aldatu zen egunetik abenduaren 31ra arte ordaindutako zenbatekoen arabera, salbu eta kitapena egiten bada hori baino lehen.

"C" gakoa adieraziko da aldian zehar aitorpenaren xede den eragiketa kitatzen bada eta beste gako espezifiko bat bete behar ez denean. Kasu horretan, erregistroa(k) beteko d(ir)a aldiaren hasieratik kitapen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera.

Ekitaldi berean aldatzeko eragiketa bat eta kitapen eragiketa bat gertatzen badira, honako hauek jasoko dira:

–A edo F gakoa:

erregistroa(k) beteko d(ir)a eragiketaren jatorrizko baldintzen arabera eta urtarrilaren 1etik eragiketa aldatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez dago zertan "Abenduaren 31n ordaintzeko dagoen saldoa" eremua bete.

–J gakoa:

erregistroa(k) beteko d(ir)a aldaketa egunetik kitapen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez dago zertan "Abenduaren 31n ordaintzeko dagoen saldoa" eremua bete.

Ekitaldian sozietateen bat-egitea eta/edo berregituratzea izaten bada (K eta L gakoak), honako hauek jasoko dira:

–K gakoa:

jatorrizko entitateak edo xurgatuak beteko du gako hau. Erregistroa(k) beteko d(ir)a sozietateen bat-egitearen edo berregituratzearen egunera arteko zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez dago zertan "Abenduaren 31n ordaintzeko dagoen saldoa" eremua bete.

–L gakoa:

entitate hartzaileak edo xurgatzaileak beteko du gako hau. Erregistroa(k) beteko d(ir)a sozietateen bat-egitearen edo berregituratzearen egunetik abenduaren 1era arteko zenbatekoen arabera, salbu eta kitapena egiten bada hori baino lehen.

Ekitaldian eskualdatzerik, subrogaziorik edo beste entitate baterako kreditu aldaketarik izaten bada (T eta V gakoak), honako hauek aipatuko dira:

–T gakoa:

jatorrizko entitateak, eskualdatzaileak edo maileguaren lagatzaileak beteko du gako hau. Erregistroa(k) beteko d(ir)a zordunak eskualdatzearen, subrogazioaren edo entitate aldaketaren egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Zenbateko horretan ez da inoiz sartuko amaierako amortizazio bereziari dagokiona, hau da, entitate hartzaileak zorra kitatzeko ordaindutako zenbatekoari dagokiona. Kasu horretan, ez dago zertan "Abenduaren 31n ordaintzeko dagoen saldoa" eremua bete.

172

Alfabetikoa

–V gakoa:

entitate hartzaileak edo maileguaren lagatzaileak beteko du gako hau. Erregistroa(k) beteko d(ir)a eskualdatzearen, subrogazioaren edo entitate aldaketaren egunetik abenduaren 31ra arteko zenbatekoen arabera, salbu eta kitapena egiten bada hori baino lehen.

Eremu hori ez da beteko higiezin bat erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketak direnean, hala ezarrita baitago Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuan. Bestela esanda: ez da beteko "Eragiketaren azpigakoa" eremuak "5" balioa hartzen duenean.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz, 2023ko informazioari dagokionez.

Iruñean, 2023ko azaroaren 15ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

182 eredua jaitsi (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2316253