261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Olaztiko Udalak, 2023ko martxoaren 21ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen berraztertzea Olaztiko udal-mugarteko balorazio txostena.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta udal webgunean, esteka honen bidez: http://www.olazti.com/wp-content/uploads/sites/67/2023/11/189_Ponencia_Olazti.pdf, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak.

Olaztin, 2023ko azaroaren 14an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2316071