261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2023ra luzatutako aurrekontua betearazteko 30. oinarrian. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023ra luzatutako aurrekontua betearazteko 30. oinarrian. Horren arabera, "Barañaingo Udalaren dirulaguntza izendunak" deritzon 30. oinarrian, Footlag elkartearen dirulaguntza izendunaren zenbatekoa aldatu behar da, 57.500,00 eurotik 67.500,00 eurora.

Informazio publikoaren zein alegazio eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2023ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an, eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan.

Iragan da hamabost egun balioduneko epea, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen arabera ezarria (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta inork ez du egin alegazio edo erreklamaziorik; hala bada, "Barañaingo Udalaren dirulaguntza izendunak" deritzon 30. oinarria aldatu aurrekontua betearazteko agirian, eta Footlag elkartearen dirulaguntza izendunaren zenbatekoa 67,500 eurokoa izanen da.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2023ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2317040