261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Hasierako onespena

Lodosako Udalak, 2023ko abuztuaren 18ko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat.

Hasierako onespen hori argitara eman zen 2023ko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 7koan.

Zerbitzu teknikoek egiaztatu dute akats material bat zegoela ordenantza horren tarifen eranskinean. Beraz, Administrazio-prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzendu egin da, eta beste txosten bat egin da, esku hartzeko.

Ordenantza ezartzeak ukitzen ahal dituenen eskubideak bermatze aldera, komenigarritzat jotzen da osoko bilkurara eramatea Ordenantzaren hasiera bateko onespena eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutako ondorengo izapideak.

Lodosako Udalak, 2023ko azaroaren 2ko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lodosan, 2023ko azaroaren 13an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2316019