261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ATZERA EGITEAREN DEKLARAZIOA, Los Arcosko Udalak atzera egin baitu Los Arcosko 11. poligonoko 174. lurzatian legarren aprobetxamendua egiteko baimen eskaeran.

Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 141/2023 Ebazpenaren bidez, amaitutzat eta artxibatutzat jo da honako ezaugarri hauek dituen meatze-ustiapena baimentzen duen espedientea:

Izena: "Los Arcos".

Meatze-baliabidea: legarrak.

Udal-mugartea: Los Arcos.

Entitate sustatzailea: Los Arcosko Udala.

Amaitzeko arrazoia: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren abuztuaren 21eko 110/2023 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen iraungita zeudela meatze-proiektu honi lotutako jendaurreko informazioaren tramiteak bai eta ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei egin beharreko kontsulta tramiteak ere. Ebazpen horretan ere, toki-erakundeari jakinarazten zitzaion hilabeteko epea zuela tramite horiek berriro egin zitezela adierazteko, hala nahi izatera, eta hori egin ezean eskaeran atzera egiten zuela ulertuko zela, eta espedientea amaitu eta artxibatuko zela. Hilabeteko epea igarota, ez da udalaren erantzunik jaso, eta, horrenbestez, espedientea amaitutzat jo eta artxibatu da.

Eta hori guztia argitara ematen da Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Iruñean, 2023ko azaroaren 13an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2316056