261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2024. urteko karga-tasak

Aranoko Udalak, 2023ko azaroaren 30ean eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.–2023. urteko udal zergen karga-tasak berdin mantentzea 2024. urterako. Hona hemen:

1.1. Lurraldeko kontribuzioari %0,21ko karga-tasa ezartzea (hiri-lurra eta landa-lurra).

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren aurrekontuaren %4,5 izango da.

1.3. Hiri-lurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/95 Foru Legeak agintzen dituen koefizienteak aplikatzea, eta %20ko tasa.

1.4. Jarduera ekonomikoen zergaren tarifei 1,4 aplikatzea.

1.5. Zirkulazio zergaren tarifak aplikatzea.

2.–Erabaki honek 2024. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aranon, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2317122