261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, aldatu dadin Areta Hegoaldeko Plan Partziala, 31., 39. eta 46. artikuluetan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2022ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Areta Hegoaldeko Plan Partzialaren aldaketa, 31., 39. eta 46. artikuluei dagokienez, ahalbidetu dadin zenbait jarduera ezartzea etxe-sail edo eraikuntza beraren barnean. Sustatzailea: Francisco Felipe García Armendáriz (217/2022 esp.).

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2023ko azaroaren 23an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2316860