261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4064/2023 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Abenduaren 22ko 113/2021 Foru Dekretuaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2021eko lan publikoaren eskaintza partziala, Estatuaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, suhiltzaile-ofizialordeen hogeita lau lanpostu sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 588/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako suhiltzaile-ofizialordeen hamaika lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko.

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Zuzendaritzak eskatu du orain deialdi bat egitea abenduaren 22ko 113/2021 Foru Dekretuaren bidez onetsitako lan publikoaren eskaintza partzialean sartu ziren gainerako hamahiru lanpostuak betetzeko.

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako administrazio publikoen menpeko su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako langileak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuko arau orokorretan ezarritakoaren menpe egonen dira, baina foru lege horretan ezartzen diren berezitasunak kontuan hartuta.

Bestalde, aipatutako foru legearen 54.3 artikuluak zehazten du suhiltzaile-ofizialordeen lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez beteko direla eta prozesu horretan Segurtasun Eskolak emandako prestakuntza ikastaro bat sartuko dela. Igoera txandan parte hartzen ahalko dute suhiltzaile-kaboek, baldin eta frogatzen badute kabo gisa gutxienez hiru urtez aritu direla benetan zerbitzuak ematen, eta B mailan sartzeko eskatzen den titulazioa badute.

Arestian aipatutako 8/2005 Foru Legearen 54.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko, oposizio-lehiaketa ebatzi aitzin, suhiltzaile-ofizialordeen lanpostu hutsak Nafarroako edozein administrazio publikotan lanpostu hori betetzen duten funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketara aterako dira.

Barneko zuzendari nagusiak irailaren 14an emandako 136/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Hori guztia kontuan hartuta, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Foru Legearen 54.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bidezkoa da onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu bete daitezela sarrerako prozedura erabiliz eta oposizio-lehiaketa bidez.

Hautaprobak gainditzen dituzten pertsonak B mailan sartuko dira, suhiltzaile-ofizialorde gisa, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikiko zaizkio.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak, sarrerako prozedura erabiliz eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta hari dagozkion oinarriak onestea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko azaroaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

DEIALDIA, SUHILTZAILE-OFIZIALORDEEN HAMAHIRU LANPOSTU OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

Hauek dira,

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea, oposizio-lehiaketa bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu, zeinak funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak baitira.

Deialdi honetan beteko diren lanpostuak irailaren 14ko 136/2023 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen direnak izanen dira. Haien zenbakia eta destinoa lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia egin aurretik zehaztuko dira.

1.2. Hamahiru lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

a) Sei lanpostu, txanda irekian.

b) Zazpi lanpostu, igoera txandan.

1.3. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero izangaiak hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, lanpostu horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 10.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua edo ingeniaritza teknikoko edo arkitektura teknikoko titulua izatea, edo osorik gaindituak izatea lizentzia bateko edo haren baliokidetzat hartutako beste titulu bateko lehenengo hiru ikasmailak. Edo, bestela, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean horietako bat erdiesteko moduan izatea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu duten izangaiei.

d) Deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea eta IV. eranskinean zehaztutako arrazoi medikoengatik baztertzeko moduan ez egotea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) C motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

g) Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 55. artikuluan araututako bigarren jarduerako lanpostu batean ez aritzea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzu egiten ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Bi betebehar hauetakoren bat betetzea:

Bat.–Nafarroako administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez aritu direla benetan zerbitzu ematen kidego horietan.

Bi.–Suhiltzaile-kabo lanpostu baterako izendatua izatea Nafarroako edozein administrazio publikotan, eta frogatzea lanpostu horretan, gutxienez, hiru urtez aritu dela benetan zerbitzu ematen.

2.2. Aurreko betebehar guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, harik eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Goiko paragrafoan ezarritakoa ez zaio gidabaimenari aplikatuko; izan ere, betebehar hori prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko da.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikoko deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuta.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da.

Telematika bidez ordainduko da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Tasa ordaintzetik salbuetsita daude hautapen proben deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien kausengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako betebeharrak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela betebeharren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Osaera.

Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: José Vicente Martínez Martínez jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.

  • Ordezko epaimahaiburua: José Javier Boulandier Herrea jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Javier Ayarra Ullate jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordea.

  • Ordezko epaimahaikidea: Juan Manuel Lobo Palanco jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Iñaki Elías López jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Ataleko burua.

  • Ordezko epaimahaikidea: Jorge Pascual del Río jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kimikaria (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea).

–Epaimahaikidea: Nafarroako Suhiltzaileen eta Babes Zibileko zerbitzuetako Langileen Batzordearen ordezkari bat.

  • Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Suhiltzaileen eta Babes Zibileko zerbitzuetako Langileen Batzordearen ordezkari bat.

–Idazkaria: María Teresa Osta Peteiro andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko burua.

  • Ordezko idazkaria: María del Puy Armañanzas Pagola andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Suhiltzaileen Zerbitzuko Langile Operatiboen Kudeaketarako Bulegoko burua.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

Behin kalifikazio epaimahaia eratua denean, baldin epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik badaude edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:

a) Oposizio fasea: zenbait proba eginen dira lanpostuaren berezko eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruz.

b) Merezimenduak baloratzeko fasea, lehiaketa alegia. Fase horretan, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren II. eranskinean dagoen baremoaren arabera.

c) Prestakuntza ikastaroaren fasea.

7.–Oposizio fasea.

7.1. Oposizio fasea 2024ko apiriletik aurrera hasiko da. Fase horretan, oinarri honetan deskribatzen diren probak egin beharko dira.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizio faseko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 13. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Oposizio faseko probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Fase honek gehienez 70 puntuko kalifikazioa izanen du eta baztertzailea izanen da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

7.2. Lehenbiziko proba:

Bi ariketa izanen ditu, eta bata bestearen atzetik eginen dira.

Lehenbiziko ariketa.–Ariketa teorikoa izanen da; gehienez 80 galdera erantzun beharko dira, idatziz, deialdi honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Test moduko galderak izanen dira: galdera bakoitzari erantzuteko, lau aukera eskainiko dira, baina bat bakarra izanen da zuzena. Gehienez bi ordu emanen dira ariketa hau egiteko. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Ariketa hau egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Ariketa honek gehienez ere 20 puntuko kalifikazioa izanen du. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Bigarren ariketa.–Ariketa teoriko-praktikoa izanen da; epaimahaiak planteatutako bi kasu praktiko (operatiboak eta kudeaketa arlokoak) garatu eta idatziz ebatzi beharko dira. Helburua izanen da izangaien gaitasuna baloratzea suhiltzaile-ofizialordeen lanpostuaren edukiari eta eginkizunei dagokienez, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

–Baliabideak mobilizatzea eta antolatzea esku-hartze batean.

–Esku-hartzea zuzentzea, kudeatzea eta gainbegiratzea.

–Esku-hartzearen segurtasun globalaren kontrola.

–Laneko arriskuen prebentzioaren kontrola, bai ohiko jardueran, bai esku-hartzeetan.

–Txosten tekniko operatiboak edo ohiko jarduerari buruzkoak egitea.

–Zerbitzuko parkeen, unitate tekniko eta operatiboen eta giza baliabideen kudeaketa eta funtzionamendua koordinatzea, antolatzea eta planifikatzea.

Ariketa honek gehienez ere 50 puntuko kalifikazioa izanen du. Kasu praktiko bakoitzak gehienez ere 25 puntuko kalifikazioa izanen du. Kanporaturik geldituko dira kasu praktiko horietako bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia edo gehiago lortzen ez duten izangaiak.

Ariketa hau egiteko hiru ordu izanen dira gehienez.

Ariketa hau plika sistemaren bidez eginen da.

7.3. Bigarren proba:

Deialdiaren III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egin beharko dira.

Bigarren proba hau egitera, txanda irekian, gehienez ere 60 izangairi deituko zaie. Hortaz, lehenbiziko proban eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen duten txanda irekiko izangaiak kopuru hori baino gehiago baldin badira, kalifikaziorik altuenak lortzen dituztenak baino ez dira igaroko bigarrenera. 60. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Probak hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko dute, non berariaz adieraziko baitute badutela probak egiteko nahikoa den sasoia eta osasun egoera. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena sinatzen ez dutenek edo hura sinatzeko moduan ez daudenek proba egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, probak egin bitartean edo beste egun batean. Kontrola ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz egin daiteke, edo ausaz aukeratzen direnei bakarrik. Horretarako deia idatziz eginen da, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren arauen arabera ezarrita dagoen dopinaren kontrol ofizialetarako inprimakia erabiliz. Jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak behar den organo espezializatuak eginen ditu. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan hura egitera agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, dopin kontrola legeak aurreikusi bezala egiteko trabak jartzea, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta gordeka ibiltzea, baita, egitez edo omisioz, kontrola egitea eragozten, nahasten, galarazten edo saihesten duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita ekiditen duenean, egitez edo omisioz, nahitaez eman behar dituen laginak biltzea.

Horren ondorioetarako, debekatuak egonen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2022ko azaroaren 22ko Ebazpenaren eranskinean heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuak dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2022ko 286. Estatuko Aldizkari Ofizialean, azaroaren 29koan, argitaratua).

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontra-analisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Izangairen batek ezin badu proba hau egin arriskuko haurdunaldi edo erditzea dela kausa, eta egoera hori behar bezala justifikatzen bada, epaimahaiak baloratuko du ea proba hori egitea atzera daitekeen izangai horientzat bakarrik. Izangai horien egoera hautapen prozesua bukatzearen baldintzapean geratuko da, eta atzeratutako proba gainditzearen baldintzapean; atzerapena ezin izanen da luzatu beste izangaiek prozesua arrazoizko epeen barruan ebatz dadin daukaten eskubidea urratzeraino, eta epaimahaiak inguruabar hori baloratu beharko du. Edonola ere, proba hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egin beharko da.

Proba honetan, "Gai" edo "Ez gai" kalifikazioak emanen dira.

Proba honetako ariketaren batean "Ez gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiak kanporatuak geldituko dira, deialdi honetako III. eranskinean ezarritako jarraibideen arabera.

7.4. Hirugarren proba:

Galdetegi batzuk bete beharko dira izangaien nortasun orokorra eta lanerako gaitasunak eta/edo trebetasunak ezagutzeko, eta elkarrizketa pertsonalak eta/edo talde-lanekoak eginen dira; haien bidez zehaztuko da izangaiak zenbateraino diren egokiak lanpostuaren profil profesiografikoak eskatzen dituen ezaugarrietarako.

Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko du eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Proba honetan, "Gai" edo "Ez gai" kalifikazioak emanen dira. Baztertu eginen dira "Gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.

7.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta hamar egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.6. Oposizio fasea bukatuta, epaimahaiak izangaien zerrenda argitaratuko du, lortutako kalifikazioekin.

8.–Merezimenduen baloraziorako fasea edo lehiaketa.

8.1. Lehiaketa fasean, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren II. eranskinean dagoen baremoaren arabera.

Lehiaketa fasea baloratzeari begira, oposizio fasea gainditu duten izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dituzte merezimenduak.

8.2. Oposizio fasea bukaturik, bost egun balioduneko epea irekiko da oposizio fasea gainditzen duten izangaiek beren merezimenduak frogatzeko dokumentazioa aurkez dezaten.

Alegatzen dituzten merezimenduak frogatzeko dokumentazioa telematikoki aurkeztu beharko dute, deialdiaren fitxan ezarritako estekaren bidez, II. eranskinean ezarritako merezimenduen baremoan ezarritako atalei jarraikiz.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz eta haren erakunde autonomoez besteko administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, II. eranskineko baremoan adierazitako baldintzetan, berariaz zehaztuta lanpostuaren izena plantilla organikoaren arabera, sailkapen maila, zerbitzua zer zentro edo unitatetan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

–Euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren jakite-maila egiaztatzen duten tituluak edo ziurtagiriak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

Honako hauek ez dira aurkeztu beharko, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak ofizioz emanen baititu:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako eta aitortutako zerbitzuen ziurtagiria.

8.3. Alegatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko.

Ezin izanen da inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta baremoan atal bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

Azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dira izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

Fase honek gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du.

8.4. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren atarian, deialdiaren web fitxan, eta bost egun balioduneko epea ezarriko da, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubidekotzat jotzen dutena alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

9.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

9.1. Oposizio fasea eta lehiaketa fasea bukatu ondoren, epaimahaiak gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du deialdiaren web-fitxan, 13. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, txandaren arabera eta lortutako guztizko puntuazioaren arabera antolatua, izangai bakoitzak oposizio eta lehiaketa faseetan lortutako kalifikazioak batuta.

Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizio fasean puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da. Berdinketak jarraitzen badu, II. eranskineko baremoko A atalean puntuaziorik handiena lortzen duen pertsonaren alde ebatziko da.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

9.2. Oposizio-lehiaketaren fasea gainditzen duten izangaiek gaitasun psikofisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko. Epaimahaiak zehaztuko du zenbat izangaik egin beharko duten azterketa hori, lanpostu hutsen kopurua kontuan hartuta.

Kontuan harturik gerta daitekeela izangai batzuek azterketa hori ez gainditzea, eskaintzen diren lanpostu baino izangai gehiago dei ditzake epaimahaiak gaitasun psikofisikoaren azterketara; dena dela, horrek ez die eskubide gehigarririk ekarriko deitutakoei, eta egindako hautaproben ondoriozko eskubideak izanen dituzte bakarrik.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, kontuan hartuz deialdiaren IV. eranskineko bazterketa medikoen taula; izangaiak "Gai" edo "Ez gai" deklaratuko dira azterketa horretan.

Gaitasun psikofisikoaren azterketaren emaitzak ikusita, epaimahaiak hautapen prozesuko bajak zehaztuko ditu.

9.3. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen eginen da.

9.4. Barneko Zuzendaritza Nagusiak eginen du lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia, eta lanpostuak hautatzeko epea adieraziko du. Horretarako, argitara emanen ditu hautatu daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautatzeko ekitaldira deitutako izangaien zerrenda, txandaren arabera eta puntuazio-hurrenkeraren arabera lanpostu hutsak aukeratzeko duten lehentasun-hurrenkerari jarraituz.

Informazio hori deialdiaren fitxan jarriko da jendaurrean, deialdi honen 13. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zer suhiltzaile-ofizialorde lanpostu huts nahiago duten.

9.5. Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostu hutsak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean.

10.–Prestakuntza ikastaroaren fasea.

10.1. Behin lanpostu hutsak aukeratu ondoren, epaimahaiak argitaratuko du prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien behin-behineko zerrenda. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdian iragarritako lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa.

10.2. Oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzeko, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Barne Zuzendaritza Nagusian hamar egun balioduneko epean, prestakuntza ikastaroan behin-behinean onartutako izangaien zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, horretarako zehaztuko den bidea erabiliz:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoak ez diren izangaiak edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak direnak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiko 2.1.1.c) oinarrian eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epearen barruan titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zuzen beteko dituela.

e) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

B.–Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean egon direla oinarrizko prestakuntza ikastaroa hasi arte, baldin eta deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari ez badira.

C.–Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoak diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

10.3. Atal honetan eskatzen diren agirietako edozein behar den moduan ez aurkezteak eta horretarako ematen den epean akatsak ez zuzentzeak berekin ekarriko du izangai hori hautapen prozesutik baztertzea, deusetan galarazi gabe eskaera faltsutzeagatik legokiokeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da baja, eskatutako betebeharrak betetzen baditu, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

10.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 10.2 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.6. Behin dokumentazioa aurkeztu ondoren eta betebeharrak betetzen direla egiaztatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien behin betiko zerrenda. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdian iragarritako lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa.

10.7. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztertzailea izanen da eta irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz arautuko da (Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesteko foru dekretua).

Prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, salbu aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak direnak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiko ditu izangaiak, eta beharrezkoak diren praktiketako funtzionarioen izendapenak eginen ditu.

Izangaiek erregelamenduz ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira, eta, hala badagokio, araubide horretan alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionario izaera galtzea. Hori gertatuz gero, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio berehala.

Prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa "Gai" edo "Ez gai" izanen da.

"Ez gai" kalifikazioa lortzen duten pertsonak bazterturik geldituko dira.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarentzat.

11.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (txanden arabera eta txanda bakoitzean oposizio-lehiaketan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari izendapen proposamena igorriko dio. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 13. oinarrian ezarritakoarekin bat.

12.–Izendapena eta jabetza hartzea.

12.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, suhiltzaile-ofizialorde lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

12.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

12.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean zehazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Jabetza hartzearekin batera bukatutzat emanen da praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Halakoetan, deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio, behar den prestakuntza ikastaroa gainditu eta gero.

13.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, Interneten argitaratuko da, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikoaren deialdiak" atalean, deialdi honi dagokion fitxan.

14.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haien oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2023ko azaroaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

Lehenengo zatia: Legeria.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

10. gaia.–Administrazio egintzak: Administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; aurrekontuen exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

19. gaia.–8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa: II. titulua: babes zibila larrialdi kolektiboko egoeretan. I. kapitulua: babes zibileko jarduketak: III. kapitulua: herritarren lankidetza. IV. kapitulua: ikuskapenak.

20. gaia.–112/2020 Foru Agindua, urriaren 20koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zehazten baitira Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren lurralde egitura osatzen duten suhiltzaile parkeak eta eskualdeak.

21. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. 135/1998 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, zeinaren bidez laneko arriskuen prebentziorako araudia egokitzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremura.

Bigarren zatia: Itzaltze eta salbamendu teknikak.

1. gaia.–Suaren kimika eta fisika: Errekuntza, beheko berotze ahalmena, goiko berotze ahalmena, errekuntza osoa, errekuntza ez osoa, errekuntza estekiometrikoa edo teorikoa, errekuntza mantsoak eta errekuntza azkarrak.

2. gaia.–Suaren hedapena I: Hedapenaren abiadura, erregaiaren eta erregarriaren arteko kontzentrazioa, sukoitasun mugak, suaren erasoa jasotzen duen azalera espezifikoa, erregaiaren geometria.

3. gaia.–Suaren hedapena II: Suaren ibilbidea, ingurunearen baldintzak eta sutea gertatzen den tokiko geometria, baldintza klimatologikoak, erregaiaren banaketa.

4. gaia.–Suaren hedapena III: Hedapenaren bost faseak (sua piztea, garatzea, bat-bateko errekuntza orokorra, garapen betea eta beheraldia).

5. gaia.–Flashover-a: Definizioa, tenperaturak, gasen presioa, erregaiaren eta oxigenoaren baldintzak, aireztapena.

6. gaia.–Backdraft-a: Definizioa, tenperaturak, presioak, plano neutroa, aireztapena eta backdraft-a, sua berez piztuta.

7. gaia.–Presio positibo bidezko aireztapena: Definizioa, erasoko eta defentsako aireztapena, bertikala eta horizontala, kea sartu eta ateratzeko baoak, kokapena eta dimentsio egokiak.

8. gaia.–Leherketak eta deflagrazioak I: Leherketa fisikoak eta leherketa kimikoak, hauts leherketak (faktore eragileak, leherketaren mekanismoak), hauts deflagrazioak.

9. gaia.–Leherketa eta deflagrazioak II: Bleve-a (definizioa, baldintzak, lurrun-presioa eta gainberotzearen mugako lerroak), Boilover-a.

10. gaia.–Autoerrekuntzaren prozesuak: Lurrunketa bidezko autoerrekuntza lehortasunera, autohartzidura (hartzidura anaerobioaren bidezko autoerrekuntza, metanogenesia, barne autoerrekuntzako suteen ezaugarriak).

11. gaia.–Faktore biotiko eta energetiko nagusien arteko konexioak baso suteetan: Sistemaren produkzioa, landaredia eta energia erradiatzailearen kontrola, transpirazioa.

12. gaia.–Haizearen eta tximisten eragina baso suteetan: Airearen mugimenduak, fluxu laminarrak eta fluxu zurrunbilotsuak, haize abiaduraren aldaketek, tximistek eta deskarga positibo eta negatiboek baso suteetan duten eragina.

13. gaia.–Faktore topografikoen eragina baso suteetan: Altuera, altitude aldeak eta malda, orientazioa eta forma orografikoak.

14. gaia.–Baso suteen berotze ahalmena: Goiko berotze ahalmena, beheko berotze ahalmena, berotze ahalmenen arteko konparazioa zuraren konposizioaren arabera.

15. gaia.–Basoko erregaien sukoitasuna: Sukoitasun mugak, sukoitasun maila, erregaitasuna, basoko eta nekazaritzako erregaien bat-bateko su pizteak, bat-bateko errekuntza eragiten duten faktoreak.

16. gaia.–Baso suteen ezaugarri fisikoak eta geometrikoak: Sutearen morfologia, su fronte baten ezaugarri fisikoak (intentsitate lineala eta hedapen abiadura, su frontearen erresidentzia denbora, frontearen tenperaturak).

17. gaia.–Baso suteetako kearen barreiadura: Atmosferaren egonkortasuna (egonkorra, neutroa, ezegonkorra) eta haren ondorioak ke gandorrean, kea barreiatzeko aukerak, ke zutabea interpretatzea baso suteak itzaltzeko.

18. gaia.–Salgai arriskutsuekin esku hartzea I: Salgai arriskutsuen definizioa, motak eta klaseak, identifikazioa, etiketak, fardelak eta edukiontziak, haiek garraiatu eta biltegiratzeko moduen ezaugarriak.

19. gaia.–Salgai arriskutsuekin esku hartzea II: Errepideko garraioa, garraio bideen ezaugarriak eta haien araudia, lurralde planak eta haien eragina DEPEISean, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

20. gaia.–Salgai arriskutsuekin esku hartzea III: Salgai arriskutsuekiko gorabeheretan jokatzeko sistematika orokorra, komunikazio bideetako arazoak (mugak, orografia, haizea, hurbileko biziguneak, ingurumenaren kutsadura). Industria guneetako arazoak (materialen kopurua eta barietatea, hurbileko enpresa edo herriak).

21. gaia.–Salgai arriskutsuekin esku hartzea IV: Segurtasun orokorra lan estrategietan, lehentasunak, esku hartzen dutenen segurtasuna (teknikak, prozedura, taldekoak), inguruneko segurtasuna (jarioen eta isurien kontrola, pertsonen konfinamendua, hodei toxikoak barreiatu eta kontrolatzea), BLEVE izeneko eztanden eta leherketen kontrola.

22. gaia.–Trafiko istripuetako erreskatea: Laneko sistematika orokorra, inguruneko segurtasuna, biktimen segurtasuna, erreskate laneko faseak, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin, parte hartzen dutenen segurtasuna eta lan taldearen segurtasuna, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin. Ibilgailuak eta teknologia berriak: gasa, elektrizitatea, hibridoak, hidrogenoa.

23. gaia.–Erreskatea gune konfinatuetan: Esku-hartzea gune konfinatuetan. Arrisku nagusiak. Sarrera-protokoloa. Neurketa eta analisia. Arriskuak egonkortzeko eta babesteko tresneria eta neurriak. Esku hartzeko tresna eta taktikak, segurtasun protokoloak, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

24. gaia.–Erreskatea egitura kolapsatuetan: Arrisku nagusiak. Pitzadurak eta arrailak sailkatzea. Arriskuak egonkortzeko eta babesteko tresneria eta neurriak. Biktimak lokalizatzeko eta esku hartzeko tresnak eta taktikak, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

25. gaia.–Erreskatea elementu bertikaletan: Beste maila batera erortzeko arriskua duten esku-hartzeak. Arrisku nagusiak. Arriskuak egonkortzeko eta babesteko tresneria eta neurriak. Esku hartzeko tresnak eta taktikak. Altuerako erreskatea, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

26. gaia.–Ur azaleko erreskatea: Uretara sartzeko prozedurak, heltzeko eta askatzeko moduak, atoi moduan eramateko metodoak, biktima uretatik ateratzeko metodoak, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

27. gaia.–Suizidekin esku hartzea: Suizidaren pentsamoldea. Suizidekin jokatzeko jarraibideak. Erabili beharreko ekipo teknikoak. DEPEISaren laneko protokoloak suizidekin.

28. gaia.–Esku hartzea tuneletan: Esku-hartzea tuneletan eta sestrapeko azalera handiko tokietan. Arrisku nagusiak bi kasuetan. Arriskuak egonkortzeko eta babesteko tresneria eta neurriak. Esku hartzeko tresnak eta taktikak. Orientazioa eta grafikoak. Esku hartzen ari direnen taldean arnasketa ekipoen erabilera eta logistika (Nafarroako Tunelen Plana).

29. gaia.–Esku hartzea trenbideetan: Trenbideetako arriskuak, bertara iristeko mugak, lurrera jaistea eta deribazioak esku-hartzeetan, erreskatea, itzaltze lanak makinak eta kargak su hartzen dutenean.

30. gaia.–Esku-hartzea altuera handiko eraikinetan: Esku-hartzea altuera handiko eraikinetan. Arrisku nagusiak. Arriskuak egonkortzeko eta babesteko tresneria eta neurriak. Esku hartzeko tresnak eta taktikak. Aireztapena eta kearen dinamika. Kontrol postuaren kokapena eta operatiboaren hornidura. Ebakuatzeko edo konfinatzeko erabakia.

31. gaia.–Arrisku naturalen azterketa: Arrisku meteorologikoak. Fenomeno Meteorologiko Kaltegarriak Iragartzeko eta Zaintzeko Plan Nazionala. Meteoalerta, alerten definizioa.

32. gaia.–Uholde arriskuen definizioa eta haien gaineko kontu orokorrak, neurketa hidrologikorako sistemak, alerta hidrologikoak, Nafarroako arroen ezaugarriak.

33. gaia.–Lurrikaren, sumendien eta lur mugimenduen arriskua: Nafarroako eremuari erreferentzia.

34. gaia.–Informazio eta iragarpen programak (SAIH Ebro, SAIH FORAL, METEOGRID, Merologica, Sigym, beste batzuk), haien aplikazio praktikoa askotariko gertakarietan.

35. gaia.–Hil ala biziko esku-hartzea, osasun arloan, ospitaleetatik kanpo. Biziraupen katea. Bihotz-biriketako bizkortzerako oinarrizko protokoloa. Monitore desfibriladore eramangarria.

36. gaia.–Biktima ugariko gertakariak, mediku postu aurreratua, triajeak (Start eta Short motak), erabiltzen diren etiketa eta koloreak, gertakariaren zonifikazioa, esku hartzen duten zerbitzuen arteko koordinazioa.

37. gaia.–Aginte postu aurreratua gertakari larrietan, zerbitzuen koordinazioa, operazio eta komunikazioen zonifikazioa, intereseko datuak hartzea eta operazio, baliabide eta sostenguen kontrola. Txanda aldaketak eta langileen erreleboak.

38. gaia.–Telekomunikazioak (TETRA sistema), sare digitalaren ezaugarriak, zuzeneko komunikazioak eta komunikazio irekia, bien arteko lotura, Tetra unitate mugikorraren (UMT) aukerak.

Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legeriaren arabera eskatuko dira.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 20,7 puntu gehienez.

1) Administrazio publikoetan suhiltzaile-ofizialorde lanpostuetan egindako zerbitzuak: 2,5 puntu urteko.

2) Administrazio publikoetan suhiltzaile-sarjentu lanpostuetan egindako zerbitzuak: 2,5 puntu urteko.

3) Administrazio publikoetan suhiltzaile-kabo lanpostuetan egindako zerbitzuak: 1,5 puntu urteko.

4) Administrazio publikoetan suhiltzaile lanpostuetan egindako zerbitzuak: 1 puntu urteko.

5) Edozein administrazio publikotan aurrekoez bestelako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,5 puntu urteko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

3. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo antolaketa-unitate bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

Bakar-bakarrik baloratuko dira deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak.

B) Hizkuntzak jakiteagatik: gehienez ere 9,3 puntu.

B.1) Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, eta, betiere, plantilla organikoaren arabera hizkuntza horiek jakitea beharrezkoa ez den lanpostuetan: 2 puntu gehienez hizkuntza bakoitzeko.

B.2) Euskara:

Euskara jakitea puntuazio honekin baloratuko da:

Eremu euskaldunean: euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: 3,3 puntu gehienez.

B.1) eta B.2) atalei buruzko oharrak:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

III. ERANSKINA.–PROBA FISIKOAK

1.–Erresistentzia-testa (3.000 metro).

Azalpena: irteera marraren atzean zutikako jarreran dagoela, eta bi oinak ere marraren atzean dituela, izangaiak, seinale akustikoa entzutearekin batera, 3.000 metro egin beharko ditu ahalik eta denbora gutxienean, lasterka, oinez edo bi modalitate horiek konbinatuz. Ezin da oinetako takodunik erabili. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba hau egiteko.

Denbora taula eta horren araberako puntuazioa:

ADINA

EGIN BEHARREKO DENBORA

KALIFIKAZIOA

GIZONAK

35 edo gutxiago

14’

GAI

36 eta 40 artean

15’

GAI

41 eta 45 artean

16’

GAI

46 eta 50 artean

17’

GAI

51 edo gehiago

18’

GAI

EMAKUMEAK

35 edo gutxiago

18’

GAI

36 eta 40 artean

19’

GAI

41 eta 45 artean

20’

GAI

46 eta 50 artean

21’

GAI

51 edo gehiago

22’

GAI

2.–Pisua jasotzeko proba (bankako press-a, 35 kg gizonentzat eta 25 kg emakumeentzat).

Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora, izangaiak 35 kiloko pisua jaso behar du 30 segundoan, eta ezarritako gutxieneko jasoaldiak egin. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz helduz eta hatzak itxirik, sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ezta jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Kamiseta galtzaren barrenetik sartu beharko da, eta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da. Ukondoak agerian.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira, eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko. Epaileak ozenki kontatuko ditu banan-banan jasoaldiak.

Izangaiak behar baino lehen bukatzen badu proba, ukondoak bertikalki erabat luzatuz bukatuko du.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

Egin beharreko jasoaldien taula eta bakoitzagatik emanen den puntuazioa:

ADINA

JASOALDI KOPURUA

KALIFIKAZIOA

GIZONAK

35 edo gutxiago

30

GAI

36 eta 40 artean

25

GAI

41 eta 45 artean

21

GAI

46 eta 50 artean

18

GAI

51 edo gehiago

16

GAI

EMAKUMEAK

35 edo gutxiago

20

GAI

36 eta 40 artean

19

GAI

41 eta 45 artean

18

GAI

46 eta 50 artean

17

GAI

51 edo gehiago

16

GAI

IV. ERANSKINA.–BAZTERKETA MEDIKOEN TAULA

1.–Begien sistema.

–Urrutiko gutxieneko begi-zorroztasuna zuzendu gabe (begien barreneko lenteak ez dira zuzenketa-lentetzat hartuko): gutxienez 5/10 okerreko begian, eta gutxienez 8/10 onenean.

–Ikuspegi binokular normala eduki behar da.

–Diplopiak.

–Nistagmus-a, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Erretinopatiak.

–Afakiak eta pseudoafakiak.

–Edozein patologia edo akats palpebral, begia aire zabalean babesturik egotea galarazten duena.

–Begien sistemaren prozesu kronikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Begien beste edozein gaitz, modu nabarmenean begien zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzaile-ofizialordeen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

2.–Entzuteko sistema.

–Ez da onartuko audifonorik.

–Hipoakusia, 35 dB-eko edo hortik gorako galera monoaurala ekartzen duena 500, 1.000, 2.000, 3.000 eta 4.000 Hz-eko edozein frekuentziatan.

–Bertigoak eta orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

–Beste edozein prozesu otorrinolaringologiko, modu nabarmenean entzuteko zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

3.–Hizketa.

–Afasiak, disfemiak (toteltasuna), eta suhiltzaile-ofizialordeen lanetan ahozko komunikazioa modu nabarmenean galarazten edo oztopatzen duten beste patologia batzuk.

4.–Sistema osteomuskularra.

–Prozesu artikularrak eta/edo kirurgia artikularren sekuelak, eginkizunetan duten eraginaren arabera, zein den ere haien etiologia.

–20º-tik gorako eskoliosiak eta haurtzaroko kirurgia zuzentzailea izan dutenak.

–45º-tik gorako zifosia.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Bizkarrezurrean ekintza inbaditzaileen sekuelak: blokeoak/kirurgia, huts egindako bizkarraren sindromea, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Espondiloartropatia inflamatorioak.

–Artritis erreumatoidea.

–Paget-en gaixotasuna, eginkizunetan eragina duen neurrian.

–Min erregional konplexuaren sindromearen sekuelak.

–Fibromialgia/Neke kronikoaren sindromea.

–Galera eta/edo deformazio anatomikoak, edo mugak goiko nahiz beheko gorputz-adarretan, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Goiko nahiz beheko gorputz-adarretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Lokadura errepikatuak sorbaldan edo belaunean, desoreka kronikoa ekartzen dutenean.

5.–Digestio sistema.

–Hesteetako gaixotasun inflamatorio kronikoak: Crohn-en gaixotasuna, kolitis ultzeraduna, etab.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gutxiegitasun hepatikoa.

–Zirrosiak eta zirrosi aurreko egoerak.

–Pankreatitis kronikoa.

–Pankreako fibrosi kistikoa.

–Wilson-en gaixotasuna.

–Hepatopatia alkoholikoak, maila guztietan.

–Ondorio entzimatiko nabarmenak dituzten beste hepatopatia batzuk eta hipertransaminasemia idiopatikoak, balio arrunta halako hiru edo gehiago dutenak.

–Sindrome diarreiko kronikoak.

–Hesteetako buxadura.

–Zöllinger Ellison-en sindromea edo digestioaren lesio neuroendokrinoak.

–Esplenektomia.

–Abdomen paretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Erresekzioak eta digestio-hodiko beste kirurgia batzuk, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Errefluxu gastroesofagiko sintomatikoa (asma, arnas infekzioen errekurrentzia, min kronikoa eta ultzera kronikoak).

6.–Kardiologia.

–Bihotz-gutxiegitasuna, edozein mailatakoa.

–Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazioaren egoerak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, lehen mailako aurikula-bentrikuluaren blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, edozein mailatan.

–Balbulopatiak, protesi balbularrak barne.

–Estenosi subaortiko hipertrofiko idiopatikoa.

–Miokardiopatiak.

–Sinkope errepikaria, etiologia edozein delarik ere.

–Perikarditis kronikoak, endokarditisa eta miokarditisa.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Desfibrilatzailea edo taupada-markagailua izatea txertaturik.

–Sortzetiko kardiopatiak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

7.–Sistema baskularra.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Aneurisma aortikoak, toraziko abdominalak eta/edo beste odol-hodi handi batzuetakoak.

–Estenosi karotidea, %50ekoa edo handiagoa.

–Raynaud fenomenoa, lehen eta/edo bigarren mailakoa.

–Zainetako gutxiegitasuna, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Linfedema kronikoa, lehen mailakoa eta/edo bigarren mailakoa.

–Arterietako hipertentsioa.

–Arterietako hipotentsioa.

–Operatutako patologia baskularra, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Aortako eta odol-hodi handietako lesioak, sortzetikoak izan edo bereganatuak.

8.–Arnas sistema.

–Arnas aparatuaren afekzio kronikoak: BGBK (buxadurazko bronkitis kronikoa, enfisema); asma eta/edo bronkioetako hiperrerreaktibotasuna; bronkiektasia; edo FEV1/FVC < %0.75 eta/edo FVC < %0.80 gisako arnas patroia.

–Hipoxemia - O2ren saturazio basala < %90.

–Pleurako isuri errepikatua.

–Pneumotorax espontaneoa eta/edo errepikatua.

–Arnas sistemako kirurgiaren ondorioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Diafragmaren anomaliak eta/edo horma torazikoaren deformazioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Gaixotasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Loaren apnearen sindromea eta/edo hipobentilazio zentrala.

–Biriketako tronboenblismoa eta biriketako malformazio baskularrak.

9.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako gaixotasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren gaixotasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en gaixotasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren beste nahasmendu batzuk.

–Siringomielia, sintomatologia badu edo eginkizunetan eragina badu.

–Hidrozefalia.

–Muskulu-distrofiak eta bestelako miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Nerbio-sistema periferikoaren gaixotasunak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Anosmia.

–Loaren nahasmenduak, jatorria arnas aparatuan ez dutenak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

10.–Psikiatria.

–Nahasmendu mental organikoak, alde batera utzita prozesu automugatuak eta itzulgarriak edo arintzen ari direnak.

–Substantzia psikotropikoak (alkohola barne) kontsumitzearen ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak. Substantzia psikotropikoen kontsumoa atzemateko probetan, edozein emaitza positibok bazterketa ekarriko du.

–Eskizofrenia, nahasmendu eskizotipikoa eta ideien delirio-nahasmendua.

–Aldartearen nahasmenduak (afektiboak), eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Antsietate nahasmenduak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nahasmendu neurotikoak.

–Ohituren nahasmendua eta bulkadak kontrolatzekoa, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nortasunaren nahasmendua eta portaerarena, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

11.–Sistema genitourinarioa.

–Giltzurruneko gutxiegitasuna.

–Giltzurrun-polikistosia.

–Endometriosia, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

12.–Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen gaixotasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten gaixotasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizunek larriagotzen ahal dituztenak.

–Hipotalamoa-hipofisia ardatzaren nahasmenduak, hipertiroidismoa edo hipotiroidismoa, gaixotasun adrenalak, adenomatosi endokrino anizkoitza, hiperparatiroidismoa eta hipoparatiroidismoa, horiek guztiak eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Kontrolatu gabeko nahasmendu metabolikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

13.–Dermatologia.

–Orbainak, mentaketak eta beste gaitz dermatologiko batzuk, haien zabalera, ondorio funtzionalak eta/edo kokapena direla-eta lanpostuari dagozkion lanak egitea edo suhiltzaile-ofizialordeen NBEa erabiltzea oztopatzen dutenean.

14.–Hematologia.

–Muineko aplasia idiopatikoa eta gaueko hemoglobinuria paroxistikoa.

–Anemia hemolitiko kronikoak.

–Drepanozitosia (zelula faltziformeen anemia).

–Hemoglobina < 10g/dL duten anemiak.

–Tronbopeniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera (ez dira inola ere onartuko 100.000 plaketatik beherako zenbatekoak).

–Hemofiliak eta koagulazioaren bestelako nahasmenduak.

–Immunoeskasiak.

–Koagulazioaren kontrako tratamendua.

15.–Neoplasiak.

–Tumoreak eta gaixotasun gaiztoak, diagnosi berrikoak edo egun tratatzen ari direnak.

–Gaixotasun neoplasikoen aurrekariak ebaluatzeko, egungo egoera fisikoari, patologiaren pronostikoari eta eginkizunetan duten eraginari erreparatuko zaie.

16.–Gaixotasun sistemikoak eta beste batzuk.

–Kolagenoaren gaixotasunak: Amiloidosia, kolagenosia, lupus eritematoso sistemikoa, Sjögren-en sindromea, esklerodermia, baskulitisa eta beste batzuk.

17.–Orokorrak.

–Tumore onberak, edonon daudela ere, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Edozein organoren transplantea.

–Obesitatea (GMI > 30 eta abdomenaren perimetroa 102 cm-tik gora gizonen artean eta 88 cm-tik gora emakumeen artean).

–Muturreko mehetasuna (GMI < 20).

–Edozein patologia eta/edo deformazio, suhiltzaile-ofizialorde lanpostuari dagokion norbera babesteko ekipamendua edo ohiko ekipamendua behar bezala erabiltzea galarazten duena.

–Beste edozein patologia, sekuela edo ezaugarri somatiko, edozein aparatutan edo sistematan, baldin eta, eginkizunetan duen eragina dela-eta, galarazten edo modu nabarmenean oztopatzen badu suhiltzaile-ofizialorde lanpostuaren eginkizunak betetzea, edo lanpostu horretan arituta larriagotzen ahal bada.

–Edonola ere, osasun azterketa egiteko unean, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen gaixotasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Erregelamendu Orokorraren IV. eranskinak (Beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko) egun duen idazketaren arabera.

Ibilgailuak ez gidatzea edota makineria edo erreminta arriskutsuak ez erabiltzea aholkatzen duten edo suhiltzaile-ofizialorde lanpostuari dagozkion zereginak gauzatzeko gaitasunari nabarmen eragiten dioten botikak edo bestelako substantziak kontsumitzea.

Iragarkiaren kodea: F2316931