1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
37C/2023 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana; honen bidez erabaki da Milagroko Ensaladas de Navarra SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ikusi da Milagroko Ensaladas de Navarra SLU enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31101342012017), erregistro honetan sartu dena 2023ko uztailaren 5ean, eta 2023ko urtarrilaren 19an sinatu zutena enpresaren eta sindikatuen (CCOO eta UGT) ordezkaritzek.
Zuzentzeko errekerimendua egin zen ekainaren 27an, eta enpresak zuzenketak aurkeztu zituen 2023ko azaroaren 3an. Atzemandako akats guztiak zuzendu zituen.
Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Ensaladas de Navarra SLU enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (Kode zenbakia: 31101342012017).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari eta, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2023ko azaroaren 8an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
Milagroko Ensaladas de Navarra SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDF).
Iragarkiaren kodea: F2316184