261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 14an emandako 3037/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, suhiltzaile-kabo izateko hogeita hamabi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2362/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kaboen hogeita hamabi lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi horren barrenean, Koldo Mendiluze Uria jaunak eta Carlos Ruiz Sánchez jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 3037/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko suhiltzaile-kaboen hogeita hamabi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, eta proba praktikoa egiteko lekua, eguna eta ordua zehaztu baitziren.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko azaroaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2316812