261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

23-01367 gora jotzeko errekurtsoa, udaleko langileen aldi baterako ezintasunagatiko prozesuen kudeaketari eta kontrolari buruzko alkatetzaren jarraibidearen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoaren isilbidezko ezespenaren aurka jarria

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia baten bidez, udal honi jakinarazi zitzaion 23-01367 gora jotzeko errekurtsoa jarri zuela Ricardo Sánche-Arévalo Benitok, Burlatako Udaleko Langileen Batzordeko eta Enpresa Batzordeko kide den aldetik, udal horrek isilbidez ezetsi zuelako Alkatetzaren 2023ko martxoaren 23ko 7/2023 Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa (jarraibide hori udaleko langileen aldi baterako ezintasunagatiko prozesuen kudeaketari eta kontrolari buruzkoa da).

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere); ez da egin banakako berariazko jakinarazpenik, pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2023ko azaroaren 13an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2316034