64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 57. lurzatian. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2023ko azaroaren 10ean egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

M.ª Ángeles Álvarez de Eulate Mondragónek xehetasun-azterketa bat sustatu zuen Los Arcosko Udal Plan Orokorreko U.E.8 exekuzio-unitatean, 6. poligonoko 57. lurzatian, eta 20 egun iragan dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean behar zen iragarkia argitaratu zenetik (2023ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 3koa); hala bada, behin betiko onetsirik gelditu da 6. poligonoko 57. lurzatiko xehetasun-azterketa.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Los Arcosen, 2024ko martxoaren 14an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2404529