64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Zuraren baso-ustiapena

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Espedientea: 27/2024.

Titularra: Leiru Biomasa SL.

Jarduera: zura basoan ustiatzeko jarduera sailkatuaren lizentzia.

Tokia: 4. poligonoko 184. lurzatia, Larrion.

Amillaon, 2024ko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2404053