64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Hiri-jarduketarako plan berezia aldatzea, Tebasko 1. poligonoko 117. lurzatian (UO1). Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2024ko martxoaren hamabian egin osoko bilkuran, gehiengo osoarekin erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa hiri-jarduketarako plan berezi batean, Jose Felipe Sanz Ortak sustatutakoa, 1. poligonoko 117. lurzatian.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tebas-Muru Artederretan, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2404432