64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Egoitza elektronikoa aldatzea

2024ko martxoaren 8an, Ezkarozeko Udaleko alkateak ebazpen bat eman zuen, hain zuzen jarraian osorik ageri dena:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko,

ERABAKITZEN DA:

1.–Ezkarozeko Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea, honako helbide elektroniko honetara: https://ezcaroz.tecsoluciones.es.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3.–Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Ezkarozeko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

Ezkarozen, 2024ko martxoaren 8an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2404146