64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Arangurengo Udalaren bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek epe horretan aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Mutiloa, Taxoare, Zolina, Labiano, Gongora, Ilundain, Lakidain eta Aranguren.

Mutiloan, 2024ko martxoaren 4an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2404145