64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2024ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6koan. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Beintza-Labaienen, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

1/2023 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastu berriak, aparteko kreditu bidez:

–Mattikonea etxearen proiektua: 33.000,00 euro.

–Mattikonea etxea eraistea: 30.000,00 euro.

–Edukiontzien zabalgunea: 28.000,00 euro.

Nafarroako Gobernuaren itzulketa: 13.500,00 euro.

Gastua handitzea, kreditu-gehigarriaren bidez:

–Montepioko kuota: 1.000,00 euro.

–Bestak eta Herriko Eguna: 10.000,00 euro.

–Ehiza-postuak eta -txabolak mantentzea: 11.000,00 euro.

–Basogintzako jarduketak: 5.000,00 euro.

–Idazkaritzako gastuen transferentziak: 6.000,00 euro.

–Administrari-ofizialaren gastuen transferentziak: 6.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 139.500,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2404501