64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Tuterako udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa (SAT10672-2 espedientea).

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (errege dekretu horren bidez arautzen dira argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedura), jendaurrean jartzen da honako espediente hau:

–Deskribapena: "Tutera 220 kV" transformazio azpiestazio elektrikoa handitzea, Tuterako udal-mugartean.

–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa lortzeko eta onura publikoa zehazki deklaratu dadin.

–Eskatzailea: Red Eléctrica de España SAU

–Xedea: ekoizpen berriztagarriko instalazioetan sortutako energia elektrikoa garraio-sarera ebakuatzen laguntzea.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat10672-2

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, 30 egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio, espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2024ko martxoaren 1ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

SAT10672-2 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA

UKIPENAK (m²)

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Izaera

Jabea

Aldi baterako okupazioa

Sarbiderako jabari osoko okupazioa

Sarbiderako aldi baterako okupazioa

Tutera

4

85

310000000002396617TX

Hiri-lurra

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

188

0

0

Tutera

4

308B

310000000002303684AH

Hiri-lurra

Tuterako Udala

0

234

156

Tutera

-

-

Tarazona etorbidea

Hiri-lurra

Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

0

0

204

Iragarkiaren kodea: F2403798