64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ordenantza, laguntzak arautzen dituena lehentasunez birgaitu beharreko arean sartuta dauden eraikinak bizitegi-erabilerarako birgaitzeko edo eraberritzeko. Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2024ko martxoaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau: "Ordenantza, laguntzak arautzen dituena Odietako udalerrian lehentasunez birgaitu beharreko arean sartuta dauden eraikinak bizitegi-erabilerarako birgaitzeko edo eraberritzeko". Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespen hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da baldin eta jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkezten. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erripan (Odieta), 2024ko martxoaren 12an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2404369