64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Udal igerilekuen kudeaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

2024ko martxoaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen udal igerilekuen kudeaketa eta funtzionamendua arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Valtierran, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2404269