64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRIKO KONTZEJUA

Ordenantza fiskala, ur hornidura eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Etxarriko (Larraun) Kontzejuko Batzarrak, 2024ko otsailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau: ordenantza fiskala, ur hornidura eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituena.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarrin (Larraun), 2024ko martxoaren 7an.–Kontzejuko burua, Imanol Jaka Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2404051