64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

207E/2024 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Etxauriko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, lurzoru urbanizaezinari eragiten diona (19. eta 20. artikuluak), Etxauriko Udalak sustaturik.

Aldaketari hasiera bateko onespena eman zitzaion 2023ko irailaren 22an, zeina iragarki baten bidez argitara eman baitzen 2023ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 13koan.

Aldaketaren xedea da lurzoru urbanizaezinean energia berriztagarrien azpiegituren jarduerak arautzea (parke eolikoak eta eguzki-baratzeak), indarrean dagoen plangintzan ez baitira berariaz arautzen. Helburua da Etxauriko udalerriko lurzoru urbanizaezinean zaintzea ingurumen-, paisaia- eta ekoizpen-balioak, kultur ondarea kontserbatzekoak, lurralde antolamendua eta hirigintza-plangintza, arrisku naturalak eta dauden edo proiektatu diren azpiegituren zortasuna. Proposamenaren helburua da energia fotovoltaikoa edo eolikoa sortzen duten ezarpen horiek eremu egokietan kokatzea, eta lehenestea energia hori kontsumitzen den tokietatik hurbil sor dadila, ingurumen inpaktua eta lurraldearen gaineko ukipenak murrizteko.

Aldaketa-proposamena lurzoru urbanizaezinaren araudiaren 19. eta 20. artikuluak aldatzean datza, energia berriztagarri fotovoltaikoak eta eolikoak –autokontsumokoak eta ez-autokontsumokoak– ezartzeko araudiari dagokionez. Hala, 20. artikuluan instalazio fotovoltaikoen eta eolikoen arteko bereizketa jasotzen da. 19. artikuluan bi instalazio mota horiek arautzen dira, berariaz debekatzen dira lurzoru urbanizaezinean autokontsumorako ez diren energia-instalazioak, eta autokontsumorako direnak arautzen dira. Azken horiek baimentzen ahalko dira baldin eta lurzoru horretan baimendutako edo onartutako eraikuntzei loturik baldin badaude.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren ustez, ez dirudi lurraldean ezarri nahi den debeku generiko hori –CO2 emisioak murrizten dituzten energia berriztagarriak ezartzeari eragiten diona– foru lurralde osora estrapolatu daitekeen konponbide bat denik, emisioak murrizteko helburuak betetzea eragotziko lukeelako.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematen da, aldekoa, Etxauriko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, lurzoru urbanizaezinari eragiten diona (19. eta 20. artikuluak), ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Etxauriko Udala da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Etxauriko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 9an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2404209