64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2024ko lan-egutegia

Biurrun-Olkozko Udalak, 2024ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

"Ikusirik 250/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala (2023ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa),

ikusirik Udalbatzak aurkeztutako proposamena, aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa.–Biurrun-Olkozko Udalaren 2024rako lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2024rako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 9a: herriko jaieguna.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.

Egun baliodun deklaratzen da, zerbitzurik gabea, abuztuaren 16a.

Jendea hartzeko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 8:30etatik 14:30etara arte izanen da.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Biurrun-Olkozko Udalaren iragarki-taulan".

Biurrun-Olkotzen, 2024ko martxoaren 14an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2404359