64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Irigai Auzoa karrikako 2 zenbakian. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2023ko abenduaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketako proiektu bat, "Agoizko Irigai Auzoa karrikako 2 zenbakian igogailua jartzea eta oztopo arkitektonikoak kentzea" izenekoa, Agoizko Irigai Auzoa karrikako 2ko jabeen erkidegoak aurkeztua eta Iñaki Ayechu Echartek idatzi eta sinatutako proiektu teknikoaren araberakoa. Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 267. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an, eta hogei egunez egon da jendaurrean, bat etorriz abenduaren 20ko 1/2017 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Aldi horretan ez da jaso alegazio, kexa edo oharrik, eta xehetasun-azterketa behin betiko onetsi da 2024ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran. Hala bada, haren testu osoa ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2024ko martxoaren 14an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2404582