64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak bide publikoan jartzea arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2023ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez aldaketa onetsi zuen Terrazak eta beladoreak bide publikoan jartzea arautzen duen ordenantza fiskalean.

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 25ean, eta, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari.

ALDAKETA

16. artikulua. Denboraldia.

Terrazak eta mahaitxoak okupatzeko lizentzia urte osorako emanen da.

18. artikulua. Instalazioa kentzea.

1.–Aurreko artikuluan ezarri ordutegia bukatutakoan, instalazioaren titularrak baimenduriko material guztia bilduko du, 20 minutu beranduago ez baita inola ere eremu publikoan egonen. Interesdunak eskatzen badu, gutxieneko gune bat baimentzen ahalko da bide publikoan altzariak biltzeko terraza-ordutegitik kanpo. Baimen horrek ordenantza honetako tarifen atalean ezartzen diren lurzoruaren okupazio-tasak sortuko ditu.

2.–Material baimendua bildutakoan, lizentziaren titularraren ardura izanen da eremu okupatua behar bezain garbi uztea

TARIFEN ERANSKINA

–Urteko denboraldiko mahai eta aulkiak: 18,63 euro/metro koadroa edo zatikia.

–Mahaiak eta aulkiak soilik herriko bestetan: 5,18 euro/metro koadroa edo zatikia.

–Barra eramangarriak, baimen berezia behar dutenak: 5,18 euro/metro koadroa edo zatikia.

–Kanpoko bozgorailuak, baimen berezia behar dutenak: 5,18 euro/metro koadroa edo zatikia.

–Altzariak terrazako ordutegitik kanpo biltegiratzeko baimena: 0,17 euro/eguna/m².

Altzariak terraza-ordutegitik kanpo biltegiratzeko baimenagatik kobratuko den gutxieneko zenbatekoa: 10,55 euro hilero (gutxieneko zenbatekoa kobratuko da okupatu den hilabete bakoitzeko, hilabete natural bakoitzean okupatu den denbora kontuan hartu gabe).

Azkoienen, 2024ko martxoaren 12an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2404234