64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udal ordenantza, obra txikietarako hirigintza lizentziak arautzen dituena. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2024ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arguedasko Udalaren obra txikietarako hirigintza lizentziak arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da Arguedasko Udalaren obra txikietarako hirigintza lizentziak arautzen dituen udal ordenantza, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2404281