64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Martzilla udalerria onartzea uraren goi-hornidurako zerbitzuan. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2024ko martxoaren 14an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Martzilla udalerria onartzea Mairagako Mankomunitateko kide gisa, uraren goi-hornidurako zerbitzua emateari dagokionez.

Erabaki horri jarraikiz, udalerri horren onarpena jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesdunek aukera izan dezaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak egiteko.

Aldi hori bukatutakoan, erreklamaziorik ez badago, onarpena behin betikoa izanen da.

Tafallan, 2024ko martxoaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2404507