64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Virgen del Castillo zahar-egoitzako tasak. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldian Virgen del Castillo zahar-egoitzan indarrean izanen diren tasak, Miranda Argako "Virgen del Castillo" zahar-egoitza erakunde autonomoko patronatuak horren gaineko erabakia hartu ondoren; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin.

Erabaki hori 2024ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, bai eta Miranda Argako Udalaren ediktu-taulan ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren legedian xedatuari jarraikiz.

Hogeita hamar egun baliodunean jendaurrean egon eta gero, epe horretan inork ez zuenez inolako idazkirik aurkeztu, horren gainean erreklamazio, kexa edo oharrak egiteko, behin betiko onetsirik gelditu ziren Miranda Argako Virgen del Castillo zahar-egoitzako 2024rako tasak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.

VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR-EGOITZAKO PATRONATUA

2024. urteko tasak

–Mendekotasunik ez dutenak: 1.387,43 euro.

–Mendekotasun apala dutenak: 1.690,57 euro.

–Mendekotasun larria dutenak: 2.564,45 euro.

–Mendekotasun oso larria dutenak: 2.564,45 euro.

Prezio gehigarria, batentzako logelagatik: 125 euro.

Eguneko egonaldiak (eguneko tasa): 15,00 eurotik 50,00 eurora bitarte, plaza motaren arabera, hau da, laguntza behar dutenentzat ala beren buruz baliatzen direnentzat den, eta laguntzak egun bakoitzean zenbat irauten duen.

Miranda Argan, 2024ko martxoaren 12an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2404214