64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

30C/2024 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabaki baita erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Procgeri Gestión XXI SL enpresaren hitzarmen kolektiboa lantoki honetarako: San Adriango egoitza eta eguneko zentroa.

Aztertu da Procgeri Gestión XXI SL enpresaren San Adriango egoitzarako eta eguneko zentrorako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100112012012), erregistro honetan 2024ko urtarrilaren 8an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2023ko abenduaren 14an izenpetua.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Procgeri Gestión XXI SL enpresak San Adriango egoitza eta eguneko zentrorako aurkeztu duen hitzarmen kolektiboa (kodea: 31100112012012).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko otsailaren 6an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Procgeri Gestión XXI SL enpresaren VIII. hitzarmen kolektiboa San Adriango egoitza eta eguneko zentrorako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2402142