64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2024rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Ikusirik zer agindu ematen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), Melidako Udalak, 2023ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea, legeak eskatutako gehiengoz, 2024ko ekitaldirako karga-tasak, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia aldez aurretik paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko dela adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Melidan, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L2404465