64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda osatzeko –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako–, ofizial administrari lanpostuan aritze aldera

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendariak 2024ko martxoaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

Deialdia, hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda osatzeko –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako–, ofizial administrari lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean eskuratzen ahal dira.

Iruñean, 2024ko martxoaren 14an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2404708