64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

ARZ-6 (ZN-10 U.I. XIX/GZA-3, GZA-4 eta GZA-5) banaketa arearen
birpartzelazio-proiektuaren behin betiko likidazio-kontua. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 11n, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 11-MAR-24 (14/UV).

JOBren 2023ko martxoaren 13ko Erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Iruñeko Udal Planeko ARZ-6 (SG VII/GZA-3, SG VII/GZA-4 eta XIX/ZN-10 gunea) banaketa arearen birpartzelazio-proiektuaren behin betiko likidazio-kontua, eta espedientea jendaurrean egon zen. Jendaurreko epea igaro da, eta ez da horri buruzko alegaziorik egin, beraz,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko ARZ-6 banaketa arearen (SG VII/GZA-3, SG VII/GZA-4 eta XIX/ZN-10 gunea) birpartzelazio-proiektuaren behin betiko likidazio-kontua, bai eta behin betiko urbanizazio-gastua ere. Guztira, 6.179.245,92 eurokoa da (BEZik gabe).

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

3. Erabaki hau igortzea Iruñeko Udaleko Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Alorreko Ogasun Zuzendaritzari eta Hirigintzako Gerentziako Zerbitzu Ekonomikoari.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita,edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2404382