64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

Egoitza elektronikoa aldatzea

Garaioako Udaleko alkateak, 2024ko martxoaren 11n, jarraian osorik ageri den ebazpena eman zuen:

Herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, hobekuntza egin da egoitza elektronikoa ostatatzeko domeinuaren segurtasunean, eta aurrerantzean ez da erabilgarri egonen garaioa.clmtec.es helbidearen bidezko sarbidea, eta, aldiz, sarbidea erabilgarri egonen da garaioa.tecsoluciones.es helbidean. Hori guztia, bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean.

EBATZI DUT:

Lehena.–Garaioako Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea, honako helbide elektroniko honetara:

https://garaioa.tecsoluciones.es

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta argitara ematea Garaioako Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

Laugarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Garaioan, 2024ko martxoaren 11n.–Alkatea, Alberto Domench Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2404152