64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketak ordenantza hauetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena Miranda Argako udal igerilekuetako eta pilotalekuko kirol instalazioak erabiltzeko eta Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifen eranskineko 11. aldaketa, ordenantza fiskal honetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena Miranda Argako udal igerilekuetako eta pilotalekuko kirol instalazioak erabiltzeko. Orobat, honako hau aldatzea ere onetsi zuen hasiera batez: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko.

Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 18an, eta Miranda Argako Udaleko ediktu-taulan argitaratu ondoren, eta jendaurreko epea bukatu denez alegaziorik, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, ordenantza fiskalen aldaketak behin betiko onesten dira eta haien testu osoak argitaratzen, indarrean jartzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Miranda Argan, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

ORDENANTZA FISKALA, UDAL IGERILEKUETAKO ETA UDAL PILOTALEKUKO KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA: 2024. URTEA

–Bazkideen urteko kuota:

  • 1958an eta lehenago jaioak: 40,00 euro.
  • 1959-2008 bitartean jaioak: 50 euro.
  • 2009-2019 bitartean jaioak: 40 euro.

–Bazkide berrien sarrera kuota:

  • 2008an edo lehenago jaioak, urte hori barnean dela: 95 euro.
  • 2009-2012 bitartean jaioak: 55 euro.
  • 2013-2019 bitartean jaioak: 35 euro.

–Abonuak:

  • Hiru hilabetekoa:
    • 2008an edo lehenago jaioak: 90 euro.
    • 2009-2019 bitartean jaioak: 60 euro.
  • Bi hilabetekoa:
    • 2008an edo lehenago jaioak: 70 euro.
    • 2009-2019 bitartean jaioak: 45 euro.
  • Hilabetekoa:
    • 2008an edo lehenago jaioak: 60 euro.
    • 2009-2019 bitartean jaioak: 40 euro.
  • 15 egunekoa:
    • 2008an edo lehenago jaioak: 50 euro.
    • 2009-2019 bitartean jaioak: 35 euro.
  • 7 egunekoa:
    • 2008an edo lehenago jaioak: 40 euro.
    • 2009-2019 bitartean jaioak: 25 euro.

–Sarrerak:

  • Egun baterako:
    • 2008an edo lehenago jaioak: 7 euro.
    • 2009-2019 bitartean jaioak: 5 euro.
  • 10 sarrera:
    • 2008an edo lehenago jaioak: 50 euro.
    • 2009-2019 bitartean jaioak: 38 euro.
  • 5 sarrera:
    • 2008an edo lehenago jaioak: 30 euro.
    • 2009-2019 bitartean jaioak: 20 euro.

–Udal pilotalekuko argiaren tasa: 4 euro orduko.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO

Ordenantzaren 3. eta 4. artikuluak aldatzen dira, eta honela idatzita geratuko dira:

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

–Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak izapidetzea.

–Partikularrek aurkezturiko xehetasun-azterketak, birpartzelazioak, udalaren hirigintza-dokumentuen aldaketak, Antolamendu Planen aurrerapenen edo aurreproiektuen aldaketak eta izapidetutako beste edozein hirigintza-dokumentu izapidetzea, eta alderdi batek eskaturik tramitatzen den beste edozein hirigintza-dokumentu izapidetzea.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. eta 192. artikuluetan ezarritako jarduketa guztiak.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Lizentzia eskatzean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, edo, hala badagokio, aurkezten denean erantzukizunpeko adierazpena, aurretiazko jakinarazpena edo hirigintza-dokumentu bat onesteko eskaera (xehetasun-azterketak, birpartzelazioak, urbanizazio-proiektuak, aurrerapen-proiektuak edo antolamendu-planen aurreproiektuak, udalaren hirigintza-dokumentuen aldaketa eta beste edozein hirigintza-dokumentu izapidetzea).

10. artikuluari apartatu bat gehitu zaio,10. Bis izenekoa. Hona hemen haren edukia:

10. Bis artikulua. Erantzukizunpeko adierazpenaren edo komunikazioaren araubideari lotutako jarduketen kasuan, zerga-oinarria kalkulatuko da interesdunek aurkeztutako aurrekontuaren arabera. Udal teknikariek uste badute aurkeztutako aurrekontua ez datorrela bat errealitatearekin, aipatutako langileek zehazten ahalko dute zerga-oinarri hori, obraren kostu zenbatetsiaren arabera.

Tasak EIOZrekin batera likidatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2404247