64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Egoitza elektronikoa aldatzea

Orontzeko alkateak, 2024ko martxoaren 8an, 2/2024 Ebazpena eman zuen, hain zuzen jarraian osorik ageri dena:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

ERABAKI DA:

1.–Orontzeko Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea, honako helbide elektroniko honetara: https://oronz.tecsoluciones.es.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3.–Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Orontzeko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

Orontzen, 2024ko martxoaren 8an.–Alkatea, Amaia Andueza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L2404147