64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2023ko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hauen aldaketa:

–Estolderiaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

–Herri-lurretako lurgain, lurzoru eta lurpearen okupazioa arautzen duen ordenantza fiskala.

–Udal hilerriko ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

–Udalaren lokalen erabilera arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2024ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2404287