64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen ordezko piezen eta osagarrien biltegia

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete beharrez martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Mundomóvil talleres SL.

Jarduera: ibilgailuen ordezko piezak eta osagarriak biltegiratzea.

Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.

Noain-Ezkirotz industrialdea, N kalea 23, Noain, 1/131 katastro-lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2024ko martxoaren 14an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2404429