64. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, zeinaren bidez onesten baitira Ribaforada II (Aguas Rodadas) lurzatiak biltzeko eremuaren oinarriak.

Ribaforada II (Aguas Rodadas) aldeko lurzatiak biltzeko eremuan interesa duten guztiei jakinarazten zaie ezen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, martxoaren 12ko 149/2024 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzatiak biltzeko oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati biltze hori onura publikokoa dela deklaratu zen otsailaren 14ko 14/2024 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Ribaforadako udaletxeko lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Memoriaz gain, honako eranskin hauek dira: Jabeen zerrenda; kargen titularren eta beste egoera juridiko batzuen zerrenda; aholku batzordea; lurren sailkapena eta konpentsazio-koefizienteak; lurzati tipoen zerrenda; periferian sartutako lurzatien zerrenda; bazterketen proposamena; ustiapenerako oinarrizko azalerak; herri-lurren mugaketa, landaketa-eskubideak, inguruan dauden ur-emakidak; lurraldeko natura balioak eta aztarnategi arkeologikoak; jabetzaren banakako txartelak; lur sailkapenen 1:5.000 bi plano, zonaren ortoargazki daukaten 1:5.000 bi plano eta eremu ureztagarriaren, ingurumen balioen eta balio arkeologikoen 1:6.000 planoa.

Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduko interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 1) aurkeztuko dira, edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 14an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2404433